Josu Bergara gure lankideak Graffiti Eitb irratsaioan publizitatea eta beherapenei buruz hitz egin du aspaldiko eta gaur egungo iragarkiak errepasatuz atalean.

eitb.eus/es/radio/radio-euskad

Azkenaldian marka ezberdinak podcast edo entzuteko edukiak lantzen hasi dira. Gure blogean joera honen inguruan idatzi eta erreferentzia aipagarri batzuk jaso ditugu.
🎧
😊

burutu.eus/los-podcast-como-nu

8 urte pasatu dira publizitate proiektuak pasioz burutzen ditugunetik eta infinitorarte luzatzen den ideia berrien unibertsoa ezagutzeko gogotsu gaude. Eskerrik asko urte hauetan gurekin lan egin duzuen guzti-guztioi. 🎂

😉 Bizkaiko museoen eskaintza gazteengana gerturatzeko asmoarekin, “Bizkaiko Museoak Olgetan ezagutu” lelopean, @Hiru3 EITB Umeak ekitaldirako erakustoki originala zein berrerabilgarria egin dugu.

➡️ Informazio gehiagorako: burutu.eus/eu/proyectos/bizkai

Ikus-entzunezko berria landu dugu Eman Giltzarentzat euskararen transmisioa sustatzeko. Mila esker Gaizka Garitano, Reyes Prados eta Korrontziri!

📹youtube.com/watch?v=ye8yVVVcwi

🔗 burutu.eus/eu/proyectos/emangi

😊 Proiektu berria: Ncuentra enpresarentzat nortasun grafiko berria burutü dugu.

burutu.eus/eu/proyectos/ncuent

Gure lantaldean kide berria dugu: Maider Herrán diseinatzaile grafikoa. Ongi etorri!

😉👉 Lankide berria dugu. Hemendik aurrera Malen Ulazia publizitate eta komunikazio proiektuen kudeatzaile arituko da gurean. Ongi etorri!

[FORMAKUNTZA]
Azaroaren 19an zure marka pertsonala nola kudeatu azalduko dizugu Enpresa Digitalak antolatu duen euskarazko formakuntzan.

➡️ Izena emateko:

spri.eus/euskadinnova/es/enpre

➡️ Zer da tokiko-markagintza? Gure blogean kontzeptu honi buruz idatzi dugu. Helsinki, Porto, Bartzelona, Urola Garaia, Baztan eta beste hainbat adibide ere aurkituko dituzue bertan.

burutu.eus/eu/tokiko-markagint

Aurreko ikasturtean, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolaren
marka indartzeko komunikazio estrategia eta gogoeta burutü genuen. "Bizi-bizi" lelopean, hainbat publizitate eta marketing ekintza berri abiatu ziren.

burutu.eus/eu/proyectos/bihotz

😀 ➡️ ⬅️ Hau da, Udal euskaltegietarako landu dugun kaptazio kanpaina berria. Euskararekin “match” egitean bizi guztirako konexioa lortuko duzu. Euskara ikastearen esperientzia modu positiboan eta erakargarrian adierazi nahi izan dugu, horretarako gaur egun normaltasun osoz sare sozialetan erabiltzen diren hitzak eta maileguak erabili ditugu.

Portland-en (Oregon) ospatu den Summit International Awards jaialdian Ura eta Lurra Dantzan kanpainagatik Urrezko saria jaso dugu. Eskerrik asko Uraren Euskal Agentzia -ri beste behin gugan jarritako konfiantzagatik.

burutu.eus/eu/proyectos/ura-ko

🏖️ Abuztuaren 1etik irailaren 2ra arte burutü-n oporrak hartuko ditugu, ikasturte berria indarberrituta hasi eta zuoi zerbitzurik onena eskaintzeko ilusioarekin. Udako momentu lasaiez gozatzeko, liburu hauek irakurtzea gomendatzen dizuegu⬇️ :

burutu.eus/eu/uda-honetan-irak

😉 Ondo pasa!

Burutün liburuetan aurkituko ditugun tipografiak modu erraz batean identifikatzeko baliagarria den orri-markatzaile tipografikoa garatu dugu. Momentuz, orri-markatzailearen 500 ale inprimatu dira eta gure bezero eta hornitzaileek jasoko dituzte. 🤓🌴🌞📖

burutu.eus/eu/orri-markatzaile

Azkoitian Komunikazioa kudeatzeko eta markaren estrategia bideratzeko ikastaroa eman dugu. Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak antolatuta, eskualdeko ekintzaileak parte hartu dute.

👉 burutu.eus/eu/ikastaroa-iraurg

Madrilen ospatu den Publifestival jaialdian saria jaso dugu kanpainagatik.

Sari banaketa ekitaldian Laura Almazan eta @mirenferreras lankideak egon ziren. Gaur burutü-ko lantaldekoek HETEL-eko lehendakaria eta komunikazio arduradunarekin argazkia egin dugu. Eskerrik asko sariagatik, poz-pozik gaude! 😊

☀️ Udako matrikulazio kanpaina berria burutu dugu udal euskaltegientzat: nortasun grafikoari bultzada freskoa eta alaia eman diogu. Udan ere, euskara zure bizitzan.

burutu.eus/eu/proyectos/udal-e

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.