#Covid19 pandemiak ziurtasunak eraitsi ditu. Helduleku faltan, desinformazioa eta konspiraziokeriak zabaldu dira, ikerketa zientifikoari eta osasun publikoa babesteko #elkarzaintza kolektiboari denbora ebatsiz.
Idatzi hau egin dugu:
👉 #FoucaultenPandemia
https://etzi.pm/2020/08/foucaulten-pandemia/
Maddalen Iriarte (EH Bildu): "Gure baloreekin bat egiten duen gero eta jende gehiago dago" https://www.argia.eus/albistea/maddalen-iriarte-eh-bildu-gure-baloreekin-bat-egiten-duen-gero-eta-jende-gehiago-dago
Herritarren eskubidea, instituzioen erantzuna https://www.argia.eus/albistea/herritarren-eskubidea-instituzioen-erantzuna
Delia, María Socorro, Conchita eta Silvia Federici https://www.argia.eus/albistea/delia-maria-socorro-conchita-eta-silvia-federici
#HezkuntzanEreLibrezale taldeak antolatutako topaketen 2. saioaren grabaketa ("Burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatzen") #PeerTube sare sozial libre eta federatuan dago ikusgai: https://peertube.social/videos/watch/18c5058c-9586-4a01-b40f-caa70c9bd75b #HeLtopaketak #SoftwareLibrea
Atzo @construktsia|k gidatutako #HezkuntzanLibrezale Topaketen saioan @dabidnet|ek zioen burujabetza teknologikoa herri gisa irudikatu behar dugula; gehitu nahiko nuke irudikapen horretarako aldez aurretiko baldintza dela kontzientzia hartu eta ikuspegi kritikoa lantzea; tresna digitalak kutxa beltz gisara ulertzeari uztea, hain zuzen ⬇️
https://miren.bz/post/burujabetza-kritika-gaitasuna-hel-topaketak/
Arratsalde ederra @construktsia, @miren eta Alex Gabilondorekin. Zeu ere Hezkuntzan Librezale izan nahi baduzu, elkartu geurera https://matrix.to/#/#hezkuntzan-ere-librezale:librezale.eus
Bihar, gaur eztabaidatutako kontzeptu batez bi hitz @argia komunitateko Leihotik ihesi blogean. Baina hori bihar 😊
Gaurkoz 😴
Ederra gaurko saioa @miren @dabidnet eta Alexekin batera. Zenbat deseraikitzeko...zenbat irabazteko!
#hezkuntzanerelibrezale
@construktsia gaur elkartu zara geurera? Bada, ondo etorri Fedibertsora 😜
Alexi Gabilondo: "Chrome baino askoz hobe ordenagailu bat. Ordenagailuan Windows baino hobe GNU/Linux edo gutxienez ahalik software libre gehien. Nik Luberri sistema eragilea diseinatu nuen, ikasleek behar dituzten tresna pila dakarrena, denak libreak". #HeLtopaketak
Miren Berasategi: "Pribatutasuna mahai gainean jartzen dugunean, gure datuen burujabetzaz ari gara, ez zerbait ezkutatzeko izateaz". #HeLtopaketak
Nora Salbotx: "Burujabetza txiki guztiez hitz egin behar dugu, teknologia burujabetzarekin batera, burujabetza kulturan, elikaduran eta arlo guztietan. Intersekzio guzti horietan hazi egiten gara". #HeLtopaketak
Hemen, punpilitaka