@asellu zer moduz azkenean gaurko kontzertua?
Txo, heldu diot Edortarenari, ostiralean ikusi genuelako elkar eta lotsa eman zaidalako bukatu gabe neukala aitortu behar izatea 🤣🤣
📣 Burujabetza teknologikoa EHn
👥 BuruTek + Hezkuntzan Librezale
📌 Durangoko azoka, Kabi@
📆 Abenduak 8, igandea
⏰ Goiz osoan zehar
➡️ 11:00 Zer da burujabetza teknologikoa?
➡️ 11:20 Google eskolak kolonizatzen
➡️ 12:20 Hezkuntzan ere Librezale aurkezpena
➡️ 12:30 Bilkura irekia
💚 Etorri, parte hartu, eztabaidatu...
🔗 https://labur.eus/Il0QM
Adur Larreak eta Harkaitz Canok marraztu eta idatzi duten liburu hau da abenduan irakurtzeko Durangoko Azokan aukeratu dudana #ElegoseDA54
Santi Brouard tiroz hil zuten bere pediatria kontsultan Espainiako estatuko Segurtasun idazkariak aginduta eta ordainduta. HASIko lehendakaria, HBko mahai nazionaleko kidea, Bilboko alkateordea, parlamentaria... hori eta gehiago ei zen mediku lekeitiarra.
Fikzioaren bidez guzti hau kontatu nahi digute lan honen egileek.
Laburbilduz: @asellu, gustura irakurri dudan testu da. Anarkismoaz, gizartearen antolaketaz eta feminismoaz (burgesaz baita) hausnartzeko aukera eskaintzen digu.
Galdera batekin bukatu behar dut. Liburu osoan zehar neure buruari behin eta berriz egin diodana: zergatik haur eta gazte literatura eta ez literatura a pelo? Nola katalogatzen da hori? 6/6
2019 honetan irakurri ditudan fantasiazko bidai bien arteko lotura egin behar dut, halabeharrez. Izan ere, idazle biek, feminismoaz mintzatu zaizkit. Lehena, Quien teme la muerte, Nnedi Okorafor. Bigarrena, #InorenMunduan @asellu. Lehenak Afrofuturismoa du. Bigarrenak anarkismoa.
Honekin zer esan nahi dudan? Bada, gure hizkuntzan ere, altxor preziatuak aurkitzeko gai garela. Beste barik: non begiratu dela beti kontua 2/6
(Lotus World Fantasy Award irabazi duen liburuarekin alderatu dut? Bai!)
Gaztea nintzenean, fantasiazko bidai liburuek (edo filmeek) ez ninduten asebetetzen. Are gehiago, nagusitzean, berauek irakurtzen saiatu naizenean ere, ez dut lortu kutxu horretako istorio gehienak erabat nire gogokoak izatea.
Ez da hori, inondik inora ere, @asellu-ren #InorenMunduan liburuarekin gertatu zitzaidana 1/6
Leihotik ihesi | Etsaiak sistema ezagutzen du https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2019/12/05/etsaiak-sistema-ezagutzen-du/
#Afrikanerrak liburuak planteatzen digun 10. kapitulua irakurtzeko soilik bada ere, merezi du Eneko Barberenaren proposamena irakurtzea!
Tortura eta polizia lotzen dituen marrazki bat zentsuratzen saiatu da Ertzaintzako ERNE sindikatua https://www.argia.eus/albistea/tortura-eta-polizia-lotzen-dituen-komiki-erakusketa-zentsuratzen-saiatu-da-ertzaintzako-erne-sindikatua
📢 Aktibista. #SoftwareLibre, burujabetza teknologiko, pribatutasun eta eskubide sozialen aldeko ekintzailea @hackinbadakigun eta beste zenbait herri eragileetan.
🤖 Birprogramatua izateko prest.