Aizue, zer nahi duzue esatea, abantailak baino ez ditut ikusten sare honetan!

-Sare autonomoa da (sistema gure eskuetan)
-Software librea da (nahi adina funtzionalitate gehitzeko aukera)
-Euskaraz dago %100
-Tootak euskarara itzultzeko aukera ere bai
-Oso fin dabil errendimenduz
-Ez da euskaldunon irla bat sortzeko pentsatutako zerbait (munduarekin komunikatuta dago)
-Publikora ireki aurretik jendea erabiltzen ari da

Ba... twitter uztekotan nago... πŸ€” Itxi ez baina agian idazteari utzi bai

@urtzai nik automatikoki konektauko ditut biak. Hemen idatzi eta Twitterrera eraman, hori da asmoa.

Eta beste instantzia baten dudan erabiltzailea hona migratu πŸ˜‡

@dabidnet @urtzai bai, pakete bat naiz eta galdera pare batekin nator:

Nik hasierako instantzia daukat (mastodon bakarrik). Hori aldatu beharko nuke?

Nola sinkronizatu hemen idatzitakoa twitterren agertzeko?

Eskerrik asko!

Jarraitu

@bitoralonso ieup! Ez dakit zer esan nahi duen hasierako instantziaren kontu hori. Erabiltzaile bat nola migratzen den jakin nahi duzu? πŸ˜‚πŸ˜‚

Nik momentuz IFTTT erabiltzea neukan buruan. Baina hau ere pasatu digu @agaraialde​
ek crossposter.masto.donte.com.br

@urtzai

@dabidnet bai (uste dut πŸ˜‚). Kontua da nik @mastodon.social daukadala nire erabiltzaile izenean. @mastodon.eus-era aldatzea komeni da? Berdin du?

... eta eskerrik asko @agaraialde -ren estekarengatik!

@bitoralonso

Merezi duen edo ez norberak erabaki behar du. Nik adibidez mastodon.social-en daukadan erabiltzailea instantzia honetara migratuko dut profila instantzia bakarrean izan nahi dudalako.

MEG bat idatzi dugu eta migraketa nola egin da galderetako bat, hemen aurkituko duzu: "Nola ekar dezaket beste instantzia bateko erabiltzailea mastodon.eus-era?" kaixo.mastodon.eus/ohiko-galde

@agaraialde

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.