Ba nik ere amaitu dut #otsailekoliburua eta @dabidnet/ek esandakoarekin (ia) bat nator... 

.... egitura eta estilo dotoreak (aurrera eta atzera), gogoeta mamitsuak, belaunaldi-kontakizuna, eta genero ikuspegitik zeresan asko duela iruditu zait.

Bestalde, istorioa borobila dela uste dut, eta amaiera aurretik bi pertsonaia nagusiak berriro elkartzen direneko eszena behar zuena dela pentsatzen dut.

Asko gustatu zait, ea zer iruditu zaizuen zuei 😃

@dabidnet
@elegose

@jabiersalis niri istoria bera gustatu gustatu zait, baina hausnarketarako pentsatu dagoen testuarekin alderatuta, laburregia deritzot. Ez dakit ondo azaltzen dudan neure burua 😅

@elegose

@jabiersalis bide batez, generoari egin diozun aipu horretan sakontzea nahiko nuke

ez al zaizu iruditzen ... 

... bi gizonezko pertsonaia nagusiek, Jonek eta Iñakik (azal txurikoak, ezkonduak, etabar), Mirenekin duten harremanek nolabaiteko genero menpekotasuna islatzen dutela? Miren miresten dute, baina zelatatzen dute (sare sozialen bitartez ); ideiak, lana eta talentua lapurtzen diote (eta Jonek dirutan ordaintzean guztiz zikintzen du), eta nolabaiteko jazarpena eragin ere bai.

Bestalde Nora dago, lankide feminista eta beltzarana (izenik gabeko 'basati ona')
@dabidnet

Jarraitu

Ez al zaizu iruditzen... 

@jabiersalis bai, erabat ados. Diruaren kontua da agian deigarriena eta zorrotzena, prostituta bailitzan. Sare sozialen kontua, gaur egungo harreman ez-osasauntzuen islada da gainera (horrela ulertu dut).

Egia esan, Mireni liburu bat gomendatu nahi nion ia-ia dardaren kontua azaltzen digunetik: Sal de la máquina, Sergio Legaz

Ez al zaizu iruditzen... 

@dabidnet
'prostituta bailitzan' berdin pentsatu nuen

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.