Jarraitu

Hemendik aurrera sare sozial libreetan aurkituko nauzue: nire Twitter kontuarekin gertatu dena laborategia.eus/twitter-itxi-d

@dabidnet Asteburuan Facebook eta Instagram kontuak ezabatu nituen arrazoi berberengatik, ez nituen erabiltzen eta niretzat ia ez zen naturala bertan egotea.

Hurrengoa Twitter izango da!

@ondiz niri Twitter, WhatsApp eta Facebook baino askoz gehiago kostatu zait...

@dabidnet Bai, horregatik ez dut ezabatu... Komunitate txiki bat daukat han

@ondiz @dabidnet
Niri gehien kostatzen zaidana Guatxapa da... :(
Baina nik uste lortuko dudala hauetako egun batean... gauza da Telegram hor dagoela beti, eta... ez dakit nik hobea edo okerragoa den!:D

@izaro Telegramen kasuan, dakizuen moduan arazoa zerbitzarian dago. Ez dute inoiz askatuko (urte asko pasatu dira, eta ez dut uste etorkizunean berba egiteagatik okertuko naizenik).

Telegram ere kenduko nuke, baina oraindik trena ez da geltoki horretara hurbildu ere egin 🤣

@ondiz

Oso eredu ona @dabidnet! Neuk ere bide bera jorratu nahi. Facebook-eko kontua duela hil batzuk ezabatu nuen. Instagram gutxi erabili dut, Twitter-era azken boladan ez dut ezer igotzen, eta kontuak ezabatu/indargabetzekotan nabil. Whatsapp-ekin berdin. Bestetik, ezagutzen duzue modurik lotzeko mastodon eta pixelfed kontuak? Ondo ibili!

@ikasares @dabidnet ez nuen pixelfed hori ezagutzen, eskerrik asko aurkikuntzarengatik politte!

@ikasares gehien kostatu zaidana, zalantza izpirik gabe, Twitter bertan behera uztea izan da. Nire gomendioa erabiltzaile izena mantentzea da, ez dezala beste inork "zeure izenean" idatzi.

Mastodon eta Pixelfed lotzea aipatzen duzunean, zer nahi duzu egin zehazki? Publikatzen dituzun argazkiak zuzenean hona ekartzea?

Aupa @dabidnet, estimatzen dizut erantzuna. Eta bai, PIxelfed eta Mastadon lotu eta Pixelfeden argazkiak igortzean zuzenean Mastadonen agertzea nahi nuke. Ondo ibili!

@dabidnet nik twiterren urteetan zehar landutako zerrendak dauzkat, baten-bat asko erabiltzen dut zenbait gairi buruz eguneko informazio fidagarria izateko.

Tamalez pertsona batzuek beraien lanak edo ta aurrerapenak twiterren partekatzen dituzte.

@bertol @dabidnet Nik dagoeneko ez dut Twitterren idazten. Oso noizbehinka irakurtzera sartzen naiz, gero eta gutxiago. Facebooken prozesu bera jarraitu nuen... eta pozik!
Harrigarriena hori da, ezinbestekoak iruditu arren, utzi eta ez dituzula ezta faltan botatzen. Zerbaitegatik izango da

@txopi @dabidnet Horrela izango da, baina adibidez twitter.com/bertol/lists/segur zerrendan -ri buruzko berri eta lan interesgarriak lortzen ditut. Argi dago txio baten batzuek ez dutela balio handirik, baina nahiko pozik nabil bertan lortzen dudan informazioarekin.

Twitter-etik kanpo zail xamar ikusten dut informazio hau ti-ta batean lortzea.

@bertol @txopi nire ustez bada arazoa ere, besteak beste, informazioa leku bakar batean aurkitzea. Baita, "di-da baten" horren behar izana sentitzea. Berehalakotasunaren kontrako kanpaina bat hasiko dut 🤣🤣

Baina argi dagoena zera da: norberarentzat baliagarria da? Dale!

Nire kasuan Twitterretik jasotzen dudan infomazio gehiena RSS bitartez jaso dezaket (zenbait norbanakoena salbu).

@dabidnet
Ez dut irakurtzen zure bloga, baina ulertzen dut zergatik zure Twitter edo Facebook (etc) kontua ezabatu nahi duzun.

Nik ere, adibidez, biak kendu ditut, eta egiaz ez dut huts(falta?) egin, Mastodon niri nahikoa da 😀

@Xipiryon ados nago. Nahi baduzu gonbidatuta zaude RSS jarioa irakurtzera. Normalean software libreaz hitz egiten dut, ikuspuntu politiko batetik gehienetan (behintzat hala saiatzen naiz) 😃

@txopi bizipen pertsonaletan zentratu nahi izan dut artikulua, uste baitut sare sozial korporatiboak ez ixtearen arrazoia bertigoa dela (egin nahi dugu, baina geure burua zuritzen dugu). Buruan sartu digute, eta erosi dugu, han ez egotekotan ez garela existitzen. Tira, ez dakit zer gertatuko den Twitter ixtearekin, baina WhatsApp eta Facebook kentzea bizitzan (digitalean noski) hartu ditudan erabakirik onenak dira.

Hurrengoan nire buruarekin izan nuen eztabaida (bipolaritatea) azalduko dut.

@dabidnet @txopi Ea irakurtzeko tarterik dudan. Twitter hil nuen duela hilabete baina FBekin zalantzak ditut... emango dizkiot buelta batzuk

@dabidnet
Hala bedi! Twitterren atzaparretatik ihes egiteaz gain, sareko euskal komunitatea indartuko litzateke. Hizkuntzak eskertuko luke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.