Hemendik aurrera sare sozial libreetan aurkituko nauzue: nire Twitter kontuarekin gertatu dena laborategia.eus/twitter-itxi-d

Jarraitu

@txopi bizipen pertsonaletan zentratu nahi izan dut artikulua, uste baitut sare sozial korporatiboak ez ixtearen arrazoia bertigoa dela (egin nahi dugu, baina geure burua zuritzen dugu). Buruan sartu digute, eta erosi dugu, han ez egotekotan ez garela existitzen. Tira, ez dakit zer gertatuko den Twitter ixtearekin, baina WhatsApp eta Facebook kentzea bizitzan (digitalean noski) hartu ditudan erabakirik onenak dira.

Hurrengoan nire buruarekin izan nuen eztabaida (bipolaritatea) azalduko dut.

@dabidnet @txopi Ea irakurtzeko tarterik dudan. Twitter hil nuen duela hilabete baina FBekin zalantzak ditut... emango dizkiot buelta batzuk

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.