Jarraitu

Gaur Bizkaiko Bikario Nagusiaren eskutitza jaso dut. Hauexek dira, Elizari eta fede kristauari uko eginez gero galduko ditudan "eskubideak":

1. Sakramentuetatik kanpo ustea.
2. Eliza hiletarik ez egitea.
3. Aita ponteko ezin izan (etorkizunean).
4. Ezkontza kanonikoa onartua izateko Lekuko Ordinarioari baimena eskatu beharra.
5. Elizako jaunartzea derrigorrezko duten elkarteen kide ezin izan.

Damutzekotan, Eliza katolikoan ongi etorria izango naizela aipatzen bukatzen du idazkia

@dabidnet orain egin Pastafari, nik uste hackiita eta pastafaridxe ahal zarala izan alda batera.

@joseba integrazioa, integrazioa, integrazioa!!! Eliza katolikoak oraindik ikasteke daukan ikasgaietako bat.

Ez dut egin behar (nahikoa baita bidali didan formularioa betetzea), baina formularioa betetzeaz gain, eskutitza erantzungo diot 😃

@birasuegi nik ere flipatu dut… baina pentsatzen nabil eskautak, adibidez, izan daitezkeela zerrenda horretako bat 😅

@urtzai

Oso erraza da:

1. Gotzaindegira eskaria epostaz egin. Eskaria eta NAN kopia bat bidali.
2. Bikario Nagusiak bidaliko dizun inprimakia bete.
3. Posta arruntaz Gotzaindegira bidali (sinadura elektronikoa izatekotan epostaz egin dezakezu).
4. Apostata izatea bermatzen dizun agiria itxaron.
5. Pertsona librea izan 😉

@birasuegi

@dabidnet @birasuegi nik gipuzkoara eskatu beharko nuke bertan jaio eta bataiatu nindutelako ezta? Hauekin kontaktatu beharko nuke? elizagipuzkoa.org/base.php

@urtzai

Bai jauna. Eposta helbidea aurkitzen ez baduzu, deitu telefonoz eta eskatu Idakaritza Nagusiarena.

@birasuegi

@urtzai @dabidnet @birasuegi ia nori koño bota bidatso eta zer osti idatzi bide!!!!

@zital aste batzuk itxaroten badituzue, blogean prozesu guztia eta erabili ditudan txantiloiak (euskaraz) publikatuko ditut.

@urtzai @birasuegi

@zital bai, gainezka nabil… horrenbeste urte eta gero zer dira ba hiruzpalau aste gehiago?? 🤣

@urtzai @birasuegi

@urtzai @dabidnet @zital @birasuegi txo ta ezin dogu automatize prozesue interneten? Eliziek eztako WebService-ik? 🤣

@urtzai @dabidnet @zital @birasuegi hirulau mikrozerbitzu imintzen tsaguz eta danok bajie emoten 😆

@dabidnet
Dagoeneko ez da beharrezkoa bateo agiria aurkeztea? Orain arte hori zan oztopoetariko bat.

Nik apostasia-prozesua orain bi urte hasi nuen, baina bitartean bizitzako beste prozesu baten erdian aurkitu nintzan eta apostasía bertan behera utzi nuen. Gaia berriz eskuartean hartzeko momentua heldu zaidala uste dut

@urtzai @birasuegi

@jogerka bataiatua izan zinen eliza eskaria egiten diozun Gotzaindegikoa bada ez da beharrezkoa, beraiek lortzen dute.

@urtzai @birasuegi

@urtzai @dabidnet @birasuegi duela urte batzuk trabak jartzen zituzten, egia da, baina gaur egun ez da horrela. Politika aldatu zuten eta beste edozein lekutan tramitazio arrunt bat egitea bezala da. Animatu!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.