Israeleko estatu genozida, jardunaldi batzuk bertan antolatuta, normalizatzea ez da erabaki ona . Birpentsatu -a Haifan ospatzeko erabakia. Israeleko estatuaren kontrako BDS (boikot, desinbertsio eta zigorren) aldeko kanpainara elkartu @debian

Palestina askatzeko zuon hazia jarri! ayudalinux.com/la-debconf20-se

@dabidnet @debian

1) Debiani benetan idatzi nahi badiozu, agian ulertzen duten hizkuntzen batetan egitea hobe. Bestela postureoa baino ez zara egiten ari :P

2) Horrela bada ezingo lukete inon egin. Euskal Herrian bonbak jarri izan dira iraganean. Espainian jendea atxilotu da arrazoi barik, UK'k brexita egiten ari da, Frantziak protestak ilegalizatu ditu... blablabla

Con todo el cariño eh.
Arrazoia duzu, baina ez guztiz.
Agian modua izango zen Israelen egitea eta pankarta batzuk ateratzea?

@ekaitz_zarraga hizketakideari dagokion hizkuntzan egin beharko banu beti, ez nuke inoiz euskaraz berba egingo.

Ez dut ezagutzen Israelgo _bezain_ politika genozida erabiltzen duen beste estaturik. Beraiekiko alderazienak dira proposatzen dituzun guztiak, baita USA bera ere. Interesa duenak galde dezala Palestinan.

Moduari dagokionez, nire aburuz, Israel boikotatzea da modu bakarra. Hau da, ​a lekuz aldatzea eta balizko aldaketa zergatik egiten den azaltzea.

@dabidnet Euskeraz dakitenekin adibidez bai ezta?
Errespetua ere interesgarria da. Debianei ari zara idazten eta ezin dira defendatu.

Beste estatu genozida asko daude... Baina agian ez dira zure burura etortzen :S

Boikoteatu daiteke barrutik ere haiek ikusteko. Kanpotik eginda agian min gutxiago egiten da.

Jarraitu

@ekaitz_zarraga ez dut inondik inora errespetu faltarik ikusten. Beraiek ingelesez berba egiten dutenean ingelesez berba egiten ez duten guztiekiko errespetu falta burutzen dute? Ez dut uste.

Berriz diot: _ez dago_ Israelgo estatu genozidaren mailakorik (eta ados nago estatu genozida asko daude). Nahi beste eztabaidatu genezake, baina ez dut uste iritzia aldatuko dudanik.

@ekaitz_zarraga neure burua hobeto azaltzeko: Alemania naziarekin ere ezin da alderatu Israel. Motz geratzen zaie alderaketa.

@dabidnet @ekaitz_zarraga ekitaldidxe israeleko gobernuek antolatu dau?
dana dala, estatue !== herritarrak

@zital ekitaldia Debianek antolatu du, bere borondatez. Horrexegatik da bideragarria boikota eskatzea (Israelek antolatu izan balu nekez balioko luke ezer eskatzea). Debian bezalako proiektua batek, BDSa sustatu beharko lukeela uste dut.

Eta kasu honetan !== horrekin oso oker zaudela uste dut (baina oso oso oker, ezin okerrago) @ekaitz_zarraga

@dabidnet @ekaitz_zarraga
nik ondo topaten dot boikota eskatutie, bertan eitxie ondo topaten doten moduen, gero bakotzak jakingo dau zer ein bidauen, batzuk esan dauie eztizela jungo, ba ederto

@zital nik ez dut ondo ikusten, inondik inora, Debianen mailako proiektu batek Palestinan bizi den egoera normalizatzea. Eta hori egingo dela deritzot (zuzenean edo zeharka) @ekaitz_zarraga

@dabidnet Beraiek ingelesez egiten dutenean ez zaituzte etiketatzen.

Debian etiketatzen baduzu, hobe defenditzeko aukera badute

Zure profilean besteei buruz despotrikatzea beraiek ulertzen ez duten hizkuntz batetan eta gainera haien kontua linkatzea gehiegi iruditzen zait. Gainera nabaritzen da ez duzula nahi haien jokaera aldatzea, benetan nahi izango bazenu, haiek ulertzeko moduan idatziko zenuke.

Debalde kritikatzea baino ez da.

Zure aukera errespetatzen dut. Baina ez zait ondo iruditzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.