Podcast berri bat izango dugu euskaraz: Laborategian. Hasiera baten hilean behineko maiztasuna izango du. Eta 10-15 minutuko iraupena. Gaia, software librea, teknopolitika eta pribatutasuna.
Irrati libreetan aritua naiz, baina sinistu nazazue: erronka handia da niretzat programa bakarrik egitea… datorren asteburuan lehen saioa #laborategian
Egia esan aspaldi nabil gai honekin bueltaka, baina @teketenen azken honek behar nuen azken bultzada eman dit https://www.berria.eus/paperekoa/1881/035/001/2019-04-06/podcast-ak-berriro.htm
@bedaio3000 aukera ederrak zabaltzen dituen formatua da eta lagunartean eginez gero are gehiago. Hori bai, lana ematen du. Badira, gutxienez, bost urte Audacity erabiltzen ez dudala. Berrartu beharko @teketen
@dabidnet estudio txiki bt montatu dut, baina editatzeko audacity eta publikatzeko Wordpress+Seriously Simple Podcasting
@teketen bai, nik ere antzeko zerbait egin nahi dut etxean. Publikatzeko ere WP eta hedapena RSS edo e-posta harpidetza + sare askeak. Irrati libreren batek erabili nahi baditu ere, ongi etorri.
Ala! Audacityren nola demontreak berriz irakurtzera!
@dabidnet UAUU!!!!! BIKAIN!!!!
Entzuteko irrikitan!