Jarraitu

Gutxi falta da udal hauteskundeetarako. Boto pribilegioa duten askok, ez dute bozkatzen, hala erabakita. Boto pribilegioa ez duten denek, ezin dute bozkatu, eta ez da beraien borondatez.

Ez litzateke ederra, botoa eman behar ez duenak, hala nahi balu, botoa eman nahi duenari botoa dohaintzan ematea?

Espainian webgune bat egin dute (migrante/errefuxiatuen botoak bermatzeko).

Garaiz gaude EHn antzeko zerbait antolatzeko.

Bi atal: Botoa dohaintzan eman nahi dut. | Botoa behar dut.

Egia esan, honek ez du konponbide teknologikorik behar. Nahikoa litzateke gure auzo, herri eta hirietan botoa dohaintzan emateko kedadak antolatzea.

Botoa dohaintzan eman nahi duenak eta botoa behar duenak hauteskunde eskoletara batera joateko.

Borondate kontua besterik ez da.

Kasu honetan ere (kedada egitekotan), botoa sekretua izango litzateke. Migrante/errefuxiatua bakarrik sartu liteke botoa prestatzeko kabinan eta dohaintzan eman dionak sobrea hartu eta, besterik gabe, bere izenean, hautestontzian sartu.

@dabidnet
"Marea Granate" atzerrira emigratu duten espainolei zuzenduta dago, ez errefuxiatuei.

Edozein kasutan ez dut argi ikusten.

Apatiagatik botoa ematen ez dutenek beste batek erabakitako botoa emateko lana hartuko dute ekimen politiko gisa? Mmm...

Eta hausnartutako abstentzionismoa bada, nahiko erabaki arraroa litzateke, ez? "Ez dut botoa ematen honegatik eta honengatik baina PSOEri emango diot oraingoan beste batek esan didalako". Mmm...

Erratuta egon naiteke, ez dut zenbakirik ikusi

@Osoitz bai, proposatu dudana ez da marea granateren proposamen berdina. EHko herri askotan ditugun atzerritar eta bereziki errefuxiatuei zuzendutako ideia izan daiteke.

Ni neu ez naiz abstenitzen eta agian inuzenteegia da pentsatzea modu aktiboan abstenitzen direnak ideia honekin bat egingo dutela. Badakit, adibidez, anarkista batzuek ezohiko egoeratan inoiz botoa eman dutela, agian hau ere ezohiko egoera bezala ulertu dezakete. Ez dakit 😅

@Osoitz ah eta noski: zure botoa dohaintzan emango bazenu, ezingo zenuke jakin nori eman dion botoa besteak. Botoa sekretua izaten jarraitu beharko luke.

@dabidnet @Osoitz Ideia polita, baina utopiko xamarra ezta? Garatu da inoiz, inon? Zein emaitzarekin? Kuriositatea dut. Izan ere, entzuna dut emakumeek sufragio eskubidea lortu zutenean, emaitza paradoxikoa izan zela (emakume gehienek bozka eskuineko alderdiei eman zieten, emakumeek bozkatzearen aurka zeudenei alegia).

@txikillana @Osoitz ba egia esan ez dakit garatu den, edo egin bada zein emaitzarekin. Ideia polita iruditzen bazait ere, ez dakit emaitz orokorretan eragina izan zezakeen (ez dut uste).

Nire ustez kontua zera da: nik eskubide bat dut, zuk, demagun, ez. Kasu horretan nik dudana ez da eskubidea, pribilegioa baizit. Ikuspuntu horretatik bakarrik aztertu dut.

Edonola ere, uste dut, mundua ezkerretik eraldatu nahi dugunoi dagokigula talde sozial horiek "enamoratzea".

@txikillana @dabidnet @Osoitz Historialari gehienen ustez hori ez zen horrela gertatu. Kontutan izan a) argumentu hori ezkerrak erabili zuela emakumeei sufragioa ukatzeko b) garai horretan ez zegoela tresnarik hori neurtzeko c) alderdien diziplina ez zen hain zurruna eta beraz eskuinean bazeuden alde eta kontrakoak eta ezkerrean ere, alderdi berdinaren barruan ere d) eskuina eta ezkerra asko orokortzea da garai haietako testuinguruan, guk "ezker" bezala ulertzen duguna askoz beranduago sortzenda

@okerreko @txikillana @Osoitz aitortuko dizuet ideia zoro bezala bota dudala. Gehiegi hausnartu gabe (pribilegioaren kontua eta gutxi gehiago).

Baina, kontua da, pentsatzen jarraitu ostean, ekintza politiko bezala, edukiz hornitu daitekeela ondorioztatu dudala. Eta zenbat eta gehiago pentsatu, are eta egingarriagoa iruditzen zaidala.

Maila teorikoan noski. Maila praktikoan ezin jakin baten baino gehiagotan burutu arte.

@dabidnet @okerreko @Osoitz Ba Jokinen oharrak irakurri eta gero, "munstroa elikatzearen" beldurra uxaturik, nik gustura emango nuke nire bozka dohaintzan.

@dabidnet @Osoitz bozka pribilegio bat bezala ulertzen badugu pribilegio hori tenporalki besterik ez bada besteei uztea ez zait astakeria bat iruditzen. Jende askok ez du(gu)nean bozkatzen ez da soilik apatiagatik edo erabat alboratzen dugulako inoiz gehiago bozkatzea. Askorentzako anarkista izateak ez du esan nahi bozka ematea inoiz zapaldu ez den marra gorri dogmatiko bat izatea. Niri ez zait zoramena iruditzen ideia eta are gehiago, ezagutzen dut hori egin duenik era informal/antolatu gabean

@dabidnet @Osoitz beste aukera bat izan daiteke desobedientzia ariketa handia egitea: denok bozka eskubidea izan arte ez dugu bozkatuko. Baina hori, ui hori, ez dut ezta proposatu nahi, esan gabe bakarrik esaten dut. 😜

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.