Jarraitu

Zer iritzi daukazue Mastodon eta OStatus-en inguruan? Nahikotxo erabiltzaile ikusi izan ditut (gehienak GNUsocial-ekoak) Mastodonen 3.0tik aurrera OStatus kentzeko erabaki horren kontra, baina nik neuk ez dut, momentuz, iritzi argirik

@dabidnet Ba ni ez naiz gehiegi enteratu oraindik, baina pena handia emango lidake #mastodon kontutik ezin #GNUSociale-eko jendearekin adibidez elkar komunikatzea... Ez dakit zergatik ez den bien arteko komunikazioa bermatzen, baina hasi naiz #Pleroma probatzen, irekiago ematen du eta arlo hortan!

@izaro
Nik ere ez dut asko jarraitu eztabaida, baina ulertu dudanagatik Mastodon eta Pleromak OStatus eta ActivityPub protokoloen euskarria zuten baina etorkizunean OStatus baztertuko dute (GNU Socialek erabiltzen duena). Hala ere, dirudienez, federazioa ez da etengo, Pixelfeden garatzaile nagusia GNU Socialentzako ActivityPub protokoloaren plugin bat garatzen ari baita.
mastodon.social/@dansup/102076
@dabidnet

@aldatsa @izaro bai nik ere hori irakurtzeko aukera izan dut. Batzuk deabruak hartuta dabiltza, baina ez dut ulertzen haserrea, oraindik ere denbora dago plugina garatzeko. Esan nahi dudana da Mastodon 3.0 ez dela bihar kaleratuko.

Egia esan ez dut irakurri zeintzuk diren GNUsocial-en ActivityPub inplementatzeko arazoa teknikoak (W3C-ren babesa duen estandarra dela kontutan hartuz + software gehienak erabiltzen dutela).

Horregatik diot ez daukadala iritsi argirik 🤣

@aldatsa @izaro gainera ez ditugu zertan Mastodon nodo guztiak berehala eguneratu behar. Aste batzuen kontua bada, eta segurtasun arazorik suposatzen ez badu, plugina garatzeko tarte gehiago utzi dezakete nodoen adminek eta plugina prest dagoenean Mastodon nodoa eguneratu.

Eta demokratikoa egin nahi izatekotan, Mastodon nodo bakoitzeko komunitateak erabaki dezake...

@dabidnet @izaro @aldatsa Iepa hementxe nauzue #Pleroma-tik, @tarteka -ren instantzia polita erabiliz! Irakurri al duzue @surtdelcercle -k idatzitakoa? https://surtdelcercle.cat/index.php?view=blog&id=48 Ikusi beharko da nola egiten duen honek aurrera, baina denok federatuta egotea hobe dela uste dut! ;) Ondo izan!

@izaro @aldatsa @izaro @surtdelcercle @tarteka nire ustez gakoa GNUsocial-en ActivityPub-en inplementazioa egitean dago. Arazo teknikorik dago OStatus protokoloa ActivityPub protokoloagatik aldatzeko?

Arazo etiko bakarra ActivityPub software librea ez izatea izango litzateke (nire ikuspuntutik), baina zorionez software librea da.

@izaro @aldatsa @izaro @surtdelcercle @tarteka izan ere, pentsatzen hasita, protokolo batek ez du zertan bestea ordezkatu behar GNUsocial-en. Elkarbizitzaren alde egin dezake (ez dut onura ikusten, baina egin, egin daiteke).

@dabidnet @aldatsa @izaro

GNUSocial mantenu egoeran dago:
git.gnu.io/gnu/gnu-social/issu

GNUSocial-en garatzailea izandako, eta ActivityPub-en diseinatzaile den Evan Prodromou berak proposatu zuen AP gehitzea (kilkerrak dansup agertu arte):
git.gnu.io/gnu/gnu-social/issu

Ez dakit ondo ala gaizki doan:
git.gnu.io/dansup/ActivityPub/

Ez dut ofizialki ikusi, baina Pleromak OStatus kenduko omen duela irakurri dut hainbat tokitan

Denbora kontua bada itxarotearen alde, baina Mastodon erabiltzaileak kaltetu gabe.

@Osoitz @izaro @aldatsa @dabidnet
Iepa! Beno, nik irakurri dudanagatik GNU/Social-ek bultzadatxo bat izango du uda partean, lanean dabiltza. Eta #Pleromak ez du #OStatus kentzeko intentziorik (artikuluan hala dio behintzat).
Ez dakit nondik datorren asunto guzti hau, baina nik uste #Fedibertso-ko beste instantziak alde batera uztea, (edo ez saiatzea denak batzen behintzat) akats bat dela.
Ez nuke nahi #mastodon beste sare itxi batean bihurtzerik, egia esan, eta nik behintzat deszentralizazio+federazioaren aldeko apustua egingo dut! ;)

@izaro
Pleroma + OStatus:
Ez nuen artikulua ikusi, biok toot berberari erantzun genion. Hor ez da iturririk aipatzen. aldatsak aipatutako dansup-en toot-a da kontrakoa esaten duen iturrietako bat da, Ofizialki nik ez dut ezer ikusi.

GNUSocial hiltzat ematen dutenak Pleromara pasatuko badira denak pozik eta federatuta.

Artikuluaren bukaerari dagokiola:
Nik ez dut inolako erabakirik hartuko etxeko lanak egin ez dituzten puristen hipotesi eta fantasiak bultzatuta.

@aldatsa @dabidnet @izaro

@izaro @aldatsa @dabidnet @izaro

Federazioaren aldeko apustua egiteari buruz hitz egitean, ez dezagun errealitatea zein den ahaztu.

OStatus.org abandonatuta dago, W3C-ra pasatu zen edukia, archive.org-en ikusi daiteke azken mezua 2010ekoa zela:

w3.org/community/ostatus/

web.archive.org/web/2012100807

W3C-n ez da jada OStatus-en aipamenik aurkitzen, ActivityPub da bultzatutako estandarra:

w3.org/TR/

Evan Prodromou zen GNUSocialen garatzaile nagusia eta bera dago AP-ren atzean ere.

@Osoitz
Iepe! Bai ulertzen dut diozuna. Nik lehendik ere mastodon.social-etik alde egin nahi nuen, deszentralizatzeko batetik, eta bestetik GNUko jendearen jakinarazpenak oso berandu edo ez zitzaizkidalako iristen.
Ikusiko dugu zer gertatuko den... nik egia esan nahiago denak elkar federatzeko aukera izatea, ahalko balitz. Dagoen #fedibertsitatea ez galtzeko!
Ondo izan!

@izaro

OStatus erabiltzen jarraitu nahi dutenen arazo larriena ez da Mastodonek kenduko duela, baizik eta proiektu berriek ez dutela jada inplementatzen:

github.com/BasixKOR/awesome-ac

Jada inplementatzen ez den protokolo baten aldeko apustua federazioaren aldeko apustua al da, ala deskonexio eta isolamenduaren aldekoa?

Eta hitz egin dezagun jarrerei buruz ere, Fedibertsoa handitzen ari diren proiektuen gainean zaborra botatzea federazioaren aldeko apustua al da?

@Osoitz
Iepa! Jarrerei buruz hitz egin dezaket... eta ni nahiko irekia eta hitz egitearen aldekoa naizela uste dut!
Beti egongo dira bataren eta bestearen aldekoak, hori beti gertatzen da. Informazio hor dago, eta gero bakoitzak har dezala erabakia, ezta? ;)
Ez naiz protokolo horietan aditua beraz horri buruz ezin gehiegirik esan! Nire iritzia #Fedibertsoko erabiltzaile xume bezala ematen dut!

@izaro

Barkatu zurekin ordaintzeagatik, baina oso enpatia gutxi ikusi dut adierazitako helburua errealitate bihurtzeko lana benetan egiten ari diren horiekiko.

Amorruan, lana besteen bizkarrera botatzeko prestutasunean, eta errealitatearen analisi oso pobre batean oinarritzen diren "estrategia" horiek (Zerrendak, boikotak...) ez dute nire ustez adierazitako helburuak lortzeko ekarpen positiborik egiten.

Baina bai, bakoitzak nahi duena egin dezake.

@Osoitz Ei! Lasai, ez da ezer, nik ere ez dut batere argi eta asuntoa, zuen (hau da, teknologia eta protokolo hauei buruz dakizuenon) iritzia asko eskertzen da!
Erabiltzaile xinpleak garenok ez ditugu eta askotan atzetik datozen gauzak ulertzen eta!

@izaro @Osoitz Izaro "erabiltzaile xinplea" dela irakurri dudanean barregure tontoa sartu zait. 😀 Zertaz ari zareten usainik ere hartzen ez diogunok zer erabiltzaile motakoak garen pentsatzea... 😂 Baina zuek segi lasai. Nolabait, hainbeste dakien jende artean egoteak, seguru sentiarazten nau. 💪

@txikillana @Osoitz :D beno, ni saltsan sartzen naiz ahal dudan arte, Oier! Baina protokolo eta teknologiaz piperrik ere! Sare libreetako azken egunotako afera da, adi egon beha da inguruan, txo! Zu beti zabiltza txangoak egiten zein zulotan sartuko... normal ez enteratu izana! :D Kar, kar, kar!

@izaro @aldatsa Ni neu ere bat nator @Osoitz​ekin eta bost dira arrazoiak:

1. GS mantenu lanetan egotea (ez nekien) eta egunerokotasunean aktibitaterik ez izatea.
2. OStatus 2012ko azken mezua... en fin, nahiko hilda dagoela ematen du.
3. W3C ActivityPub protokolo librea estandar bezala proposatzea.
4. Garapen aktiboa duten fedibertsoko software gehienek (denek esango nuke) ActivityPub erabiltzea.
5. Etorriko diren berriak OStatus ez dutela erabiliko.

My two-cents: 1/2

@izaro @aldatsa Hau horrela: denbora emango nieke. Mastodonen 3.0 arinago aterako balitz ere, uda bukaera bitarte (naiz eta uste dudan ez daukala zentzu gehiegirik garatzaile komunitate bat ez duen SL batera indarra bideratzea). GS-en ActivityPub inplementatuta egongo ez balitz... berriz nator bat @Osoitz​ekin. Ez dut uste, _kasu honetan_, egokia denik hipotesi erromantikoak oinarri duten erabaki teknologikoak hartzea.

My two-cents: 2/2

@izaro @aldatsa @Osoitz My extra-cents 😂

Bide batez: eztabaida oso aberasgarria lagunok!

@dabidnet @Osoitz @aldatsa Ieep! Bai oso aberasgarria! Nik GS ez dagoela hain hilda irakurri dut nonbait, baina arrazoi duzu beste puntutan! Zer demontre da W3C? :D#OStatusen amaiera bada… ba ikusiko dugu gutxira! ;)Mila esker iritzi elkarbanatze sano honengatik!

@izaro @Osoitz @aldatsa webaren estandarrak sortzen dituen erakundea da (partzuergoa). World Wide Web Consortium eu.m.wikipedia.org/wiki/World_

@dabidnet Eskerrik asko!!! Askotan aipatua ikusi dut eta ez nekien zehazki zer zen!;)
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.