Jarraitu

Oso interesgarria da Kropotkinek La conquista del pan liburuaren lehen kapituluetan egiten duen lanaren herentzia komunaren definizioa, talde-lanaren kontzeptua, ongizate eskubidea (horri lotuta, lanerako eskubidearekiko kontraposizioa) eta "dena denentzat" kontzeptuaren definizioa.

Deigarriena, lehen kapitulu hauetan, agian, ongizate eskubidearen mesedetan soldata kontzeptuari egiten dion kritikaren arrazoitze zorrotza da.

Kropotkinen irakurketari dagokionez beste hausnarketa interesgarri bat aurkitu dut: desjabetzak burutzean ezin dira bakarrik produkzio erremintak desjabetu. Beraiek bezain beharrezkoak dira langileentzat kontsumo-artikuluak, adib: janaria, etxea, arropa. Langileek artikulu hauengatik ere ordaindu behar ez izatea lortu beharko luke edozein iraultzak.

Kontsumo-artikuluak ere jabetza komunaren mesedetan desjabetu behar dira. Ezinbestekoak baitira duintasunez lan egin ahal izateko.

Hausnarketa interesgarri gehiago La conquista del pan liburuan: gizartea ezin da bizi bakarrik oinarrizko behar izanak betez. Beharrezkoa da bere denbora librean, elkarlana eta elkarketa librearen bidez, behar izan artistikoa betetzea.

Langileria bere denbora librean, ugaria izango baita, behar izan horiek betetzeko aukera izango du, norbera gustuko duen esparruan. Patenteetan eta kapitalean oinarritzen den artea eta zientzia, denontasunean oinarrituko diren emaitzak lortuko du @DanonaDonea

Denaren kontra jotzen du modu zuzen, kritiko eta argumentazio zorroztasun itzelarekin: bada langile alferrik, baina hain justu beraien lana aukeratzea izan ez dutenak dira, eskolak (nola-halako umeak sortzeko lantegiak) beraien motibazioa pizten jakin ez eta txikitatik baztertuak izan direnak dira, hain zuzen ere.

Emaidazu motibatzen nauen lan bat, eta erabat aldatuko zait lanaz dudan ikuspuntua. "Alferrik" handiena izanda ere.

Erabat ados nago, arazoa ez da lana, arazoa sistema bera da.

Azken kapituluetan gai interesgarri gehiago: zergatik balio behar du mediku baten ordua meatzari baten orduaren bikoitza? Zer dela eta oinarritzen dute sozialista askok, guretzat erabat burgesak diren kontzeptuetan, lanaren balioa? Zergatik zentralizatu ekoizpena? Zergatik ez jarri industria nekazaritzaren mesedetan nekazarien lana teknologiaz lagunduz?

Beste gauza askoren artean, galdera horiek erantzuten ditu, argumentazio maila bikainarekin, Kropotkinek.

Irakurketa oso gomendagarria.

@dabidnet Kropotkin idazle anarkisten artean "modernoena" dela uste dut, jabetza komunari buruzko hausnarketaz gain, teknologiaren inguruan esaten duena bereziki interesgarria iruditzen zait. Gaur egun aplikatu daiteke.

@ondiz La conquista del pan irakurtzen nabil, zientzia eta teknologia (garai horretakoa noski) aipatzen du, baina momentuz oso azaletik.

Gai hori konkretuki hausnartzen duen irakurgai gomendagarririk?

@dabidnet Esango nuke liburu horretan bertan lan banaketa eta nekazaritzari buruz hitz egiten duenean teknologia gizakiaren ongizatea lortzeko eta lan neketsuak saihesteko erabili behar dela diola. Makinak ez direla pertsonak zapaltzeko erabili behar baizik eta askatzeko.

Baina agian ez da liburu honetan 😅

@ondiz ez dut bukatu eh!? Kar, kar, kar. Egun pare bat barru esango dizut 😜

@ondiz bai, liburu honetan da, El trabajo agradable atalean. Hortxe bertan azaltzen du baita, bigarren zatian, nola ematzipatu daitekeen emakumea etxeko lanetaz eta nola iraultzak ezin duen kontutan hartu bakarrik munduko biztanleria erdia, beste erdia (emakumezkoa) esplotatzen jarraitzen duen bitartean.

Aizu! 1892!

@dabidnet Hori da! Gero nekazaritzari eta industriari buruz hitz egiten duenean ideia hori berreskuratzen du, nola erabili teknologia lana errazteko eta lan ordu kopurua murrizteko.

Harritu ninduen emakumeei buruz dioena, oso ikuspegi modernoa du. Malatesta irakurtzean are antzeko ideiak aurkitu nituen. Kuriosoa da, Marxek ez du etxeko lana edo zaintza aipatzen, adibidez.

@dabidnet
Irakurri ez baduzu, "abc del comunismo libertario" liburua gomendatzen dizut. Gai hauetaz sakonki hitzegiten du :D

@kuia eskerrik asko!

Goldman, Malatesta, Bakunin eta Kropotkinen testu labur-labur batzuk aukeratu ditut aste honetako gauetarako (gutxi barru @elegose irakurketa dator eta), baina gomendioa apuntatu eta torrent-a jaisten utzi dut 😜

@kuia @elegose ba garaiz zaude aukeratzen laguntzeko eta gurekin batera irakurri eta komentatzeko 🤓

Animatu!

@dabidnet

La conquista del pan - : "gizartea ezin da bizi bakarrik oinarrizko behar izanak betez. Beharrezkoa da bere denbora librean, elkarlana eta elkarketa librearen bidez, behar izan artistikoa betetzea...Norberak gustuko duen esparruan."

Hau da, gutxi gora behera, musika jaialdietan ematen dena ;-)!

Ikus -en bideoa: youtube.com/watch?v=r6wrlQ2evG

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.