Uste dut "La palabra como arma" liburuaren hito garrantzitsu batera heldu naizela, posibleki, gehien ikasteko aukera eskainiko didan atala: "IV. Patriotismo, una amenaza a la libertad".

Jarraitu

Irakurtzen ditudan saiakera politiko gehienak patriotismoa aztertzeko bi ardatz komun dituzte: 1. Patriotismoaren kontzeptu erromantikoa. 2. Militarismoa.

Ados nago kontzeptu bi hauek ez direla desiragarriak, eta gizarte bezala baztertu beharko genituzkeela. Baina faltan botatzen dut, beti, patriotismoaren ardatz kulturala aztertzea. Eta hor kontraesan asko aurkituko genituzke. Egin ezean, ezin kontraesanak aurkitu, argumentazio borobila delako eta ados nagoelako.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.