Lars Wehring : “La tecnología hace que nuestra vida sea predecible y dirigida” https://www.elsaltodiario.com/pensamiento/lars-wehring-tecnologia-hace-nuestra-vida-sea-predecible-y-dirigida
@Eleder sare sozial korporatiboak albo batera uzten dituzunean ere, uste dut zirkuitutik kanpo geratzen zarela. Whatsapp-ekin berezi. Baina, ze arraio, horrek ere badauka bere xarma (nik ez dut bere falta sumatzen): gehiago baloratzen ditut nirekin komunikatzeko/egoteko "esfortzua" egiten duten lagunak.
@DanonaDonean frekuentzia inhibitzaileak jartzeko aukera aztertu beharko dugu ✌️
@dabidnet Whatsapp-a aipagai, sistemako edozein arlotan whatsapp-taldea bilakatu da plaza. Bai aktibismorik interesgarrienean, bai dantza talde animosoenean, bai eskolako guraso talde antzuan.
Bereziki maltzur dirudi. Izatez, erraza zirudikeen smartphone-ik gabe, ordenagailuko epostan jasotzea whatsapp mezuak.
Saiatu arren (https://www.youtube.com/watch?v=imeB7SuXH4A) kale! Bai egin daiteke, smartphone-a izanez gero, erraz.
Derrigortu egin gura gaituzte smarphone-ra, pc-az gain? #Ekologia
#Whatsappdura ;-)!
@izaro @Eleder edonola ere, nire ustez teknologiaren eredu antikapitalistan aurrera egiteko aukera egon badago. Ez da erraza, eta argi dago arazorik handiena hardwarean daukagula, baina hamaikatxo proiektu daude teknologia etikoa eta autgestionatua sustatzen dutenak.
Eta, bai, erabat ados, gaur egungo ereduarekin bide okerretik goaz.
@dabidnet @izaro @Eleder Laban bera jateko, hiltzeko eta bizitzak salbatzeko erabil daiteke. Internetera konektatutako hardware zehatz batekin ere oso gauza desberdinak egin daitezke: neutraltasunik ez duen konexio baten bitartez Wikipedian parte har daiteke, hardware librea duen gailu baten bitartez eduki pedofiloak saldu daitezke.
Baina txipak egite
@dabidnet @izaro @Eleder Mastodon bitarteko elkarrizketatxo hau posible baldin bada, munduan zehar zabaldu eta mantentzen diren zuntz optikoko azpiegitura erraldoi baten fruitua da hein batean. Kable, router eta bitartekari andana hori kapitalismoak ekarri du.
Erabiltzen ditugun mikrotxipak egingarriak baldin badira, inbertsio erraldoien ondoren ekoizpen masibo baten bitartez lantegi zehatz batzuetan egiten direlako da. Hori ere kapitalismoak ekarri du.
@dabidnet @izaro @Eleder industriak eta teknologiak (elektronikoak zein bestelakoak) kapitalismoak erraztuta, bideratuta, sustatuta eta erraztuta garatu dira hein handi batean. Kapitalismotik at edo aurka doazen esparruak egon arren, kapitalismoaren eragina bistakoa iruditzen zait. Kapitalismoaren bilakaeran teknologiak izan duen eragina ere bistakoa da. Biak lotuta daude? Bai
Emaitza bera lor liteke kapitalismorik gabe? Eztabaidagarria
@izaro @txopi @Eleder baina eztabaidaren zatirik interesgarriena ez da beste sistema ekonomiko-politiko batekin teknologia gaitasun berdinera heltzeko aukera dugun (izan ere, ez dut uste eztabaida honetan gaudenok egoera hau desiragarritzat dugunik).
Niretzako interesgarriena teknologiaren erdigunean bizitza jartzeko eredu antikapitalistak sortzeko aukera dugun aztertzea da. Eta erantzuna argia da niretzat: bai, sortu daitezke. Eta ereduak egon badaude.
@basetxegaztetxea jo, ba gustura ikusiko nukeen, baina ez nuen hitzaldiaren berri izan. Noiz antolatuko dugu teknologia kritikoaren inguruko hitzaldi/mahai inguru/kafe/tailerra Trapagaranen (aukeran gaztetxean, noski 😜)?
@dabidnet @basetxegaztetxea
Oso interesgarria artikulua, egi borobilak botatzen ditu, baina ez nago batere ados honekin: "Estaría bien que pudiéramos desconectar la tecnología del capitalismo pero creo que esta idea es falsa."
Iruditzen zait berez teknologia ez duela zertan interes zehatz batzuen menpe egon, ezagutza interes zehatz batzuen menpe egon behar ez duen bezala.
Hala bada, eta bai orokorrean bada, bizi dugun errealitatearen ondorio dela , ez berezkoa duen ezaugarri batengatik.
@Osoitz @basetxegaztetxea interesgarrien egin zaidan esaldia hau da: "La mayoría de los activistas de izquierdas están utilizando constantemente estas tecnologías y al mismo tiempo criticando el uso que se les da". Hori aipatu nuen Twitter utzi nuenean, uste nuela aktibistok ginela sare sozial hauek zuritzen genituen lehenak.
Eredu ekonomiko nagusiak erabateko esku sartzea duela teknologian (behintzat nagusienetan), ezin ukatu. Berezko ezaugarria den edo ez... depende.
@Osoitz @basetxegaztetxea edonola ere, uste dut, teknologia eta kapitalismoa bereizteko aukera egon badagoela. Hor ditugu burujabetza teknologikoa lantzen duten hamaikatxo eredu edo software librearen eredua bera, non, askatasuna den balio zentrala.
Baina bai uste dut, ordea, teknologia batzuk kapitalismoa sustatzea (inkluso eraldatzea eta "atseginago" edo gaurkotuago bihurtzea) dutela helburu.
@dabidnet @basetxegaztetxea
Oinarrizko adostasun bat dagoela uste dut, teknologiaren adierazpen batzuk teknologiaren kontzeptu orokorretik bereizten den unetik
@Osoitz @basetxegaztetxea bai, bai. Horretan bat gatoz 😅
@basetxegaztetxea @dabidnet
Gizarteak ezagutzan eta teknologian aurrera egin nahi ez duenean erlijioaren bidez mantendutako boterearentzat mehatxu direlako izaten da. Mito kristauaren arabera ezagutza eskuratu nahi izatea da bekatu originala.
Modelo politiko-ekonomikoek influentzia dute baina ez dira kausa, ezagutza eta teknologia, berezko ezaugarrik badute, hau gizatasuna da eta, berez, askatzaileak direla uste dut.
Zapalkuntzarik gabeko gizarte horrek koltana beharko balu, aterako luke.
@basetxegaztetxea @Osoitz nagusitzen den eredu politiko-ekonomikoaren influentzia, teknologian (ere), erabatekoa dela esango nuke. Horretan oinarrituta, arazoa _gehienetan_ erabileran dagoela baieztatu daitekeela deritzot. Aiztoa neutrala da? Bai. Aiztoaren erabilera neutrala da? Depende (nork, zertarako eta nola).
Koltanaren aferari dagokionez, bat nator Osoitzekin: beharko balu, aterako luke.
Argi dago: Basetxeko 20. urteurrenean eztabaidatu behar dugu 🤣
@basetxegaztetxea @Osoitz leku ikaragarri ona aurtengoa!!! 🥳
@dabidnet ze interesgarria! Izenburu hutsarekin jada betean egiten dugu bat. #Smartphone-ik gabe oraingoz, askotan bizimodu zuzendu eta aurrikusgarri horren usainak alboetatik.
Zelan dabilen ingurua, ze kanpo geratzen dan bat/uzten gaituen sistemak, eta bestalde batetik, zelako #askatasuna ematen duen horrek ere bai, zirkuitutik kanpo ibiltzeak!
#BazterrakSormenIturri.
#Erresistentzia.
Patxadaz irakurriko dugu, ea zer pizten digun! Merzi!
#DanonaDonea19-an streaming ez ;-) @DanonaDonea