@basetxegaztetxea jo, ba gustura ikusiko nukeen, baina ez nuen hitzaldiaren berri izan. Noiz antolatuko dugu teknologia kritikoaren inguruko hitzaldi/mahai inguru/kafe/tailerra Trapagaranen (aukeran gaztetxean, noski ūüėú)?

@dabidnet @basetxegaztetxea
Oso interesgarria artikulua, egi borobilak botatzen ditu, baina ez nago batere ados honekin: "Estaría bien que pudiéramos desconectar la tecnología del capitalismo pero creo que esta idea es falsa."

Iruditzen zait berez teknologia ez duela zertan interes zehatz batzuen menpe egon, ezagutza interes zehatz batzuen menpe egon behar ez duen bezala.

Hala bada, eta bai orokorrean bada, bizi dugun errealitatearen ondorio dela , ez berezkoa duen ezaugarri batengatik.

@osoitz @dabidnet nire ustez teknologiak ez dira neutralak, eta sortu dutenen ikuspuntua daramate barnean. Ez dakit oso ondo zer pentsatu honi buruz, horrelako teknologiak kapitalismotik atera daitezke? John Zerzan noizbait etzun nion, zapalkuntzarik bageko mundu batean nor joango zen (behartuta egon gabe) metzetatik koltana ateratzera?
Beste gauza bat da, teknologia mota hauek hemen daudela jada, eta ezin ditugula ignoratu.

@basetxegaztetxea @dabidnet
Gizarteak ezagutzan eta teknologian aurrera egin nahi ez duenean erlijioaren bidez mantendutako boterearentzat mehatxu direlako izaten da. Mito kristauaren arabera ezagutza eskuratu nahi izatea da bekatu originala.
Modelo politiko-ekonomikoek influentzia dute baina ez dira kausa, ezagutza eta teknologia, berezko ezaugarrik badute, hau gizatasuna da eta, berez, askatzaileak direla uste dut.
Zapalkuntzarik gabeko gizarte horrek koltana beharko balu, aterako luke.

@osoitz @dabidnet Ez dut uste teknologia berez askatzailea denik, bistan da daukagun gizatea, baina ez nahastu, ez naiz primitibista.
Depende nork sortu eta pentsaten duen halakoa izango da. Hori da diodana.
Teknologia ez dezala gure erligio berria izan, batez ere gure agintariek sortutakoa baldin bada.
Dena den gizartea "aurrera" doa eta gu barku horren barruan, ikasi, hausnartu eta alternatibak eraikitzea da daukagun bidea
Jarraitu

@basetxegaztetxea @Osoitz nagusitzen den eredu politiko-ekonomikoaren influentzia, teknologian (ere), erabatekoa dela esango nuke. Horretan oinarrituta, arazoa _gehienetan_ erabileran dagoela baieztatu daitekeela deritzot. Aiztoa neutrala da? Bai. Aiztoaren erabilera neutrala da? Depende (nork, zertarako eta nola).

Koltanaren aferari dagokionez, bat nator Osoitzekin: beharko balu, aterako luke.

Argi dago: Basetxeko 20. urteurrenean eztabaidatu behar dugu ūü§£

@dabidnet @osoitz Azkar berotzen zait teklatua...
Eta (spoiler) hackmeeting-a gaztetxeko urteurrenarengandik denboran eta espazioan hain hurbil edukiko ez bagenu jardunaldi batzuk egitera animatuko nintzateke!
Errekamaran geratuko dira baina hitzaldi/Tailer/eztabaidarena fijo.
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.