Jarraitu

Argumentazio berdina erabili genezake beste edozein sare sozial korporatiborekiko antzeko kritika burutzeko. @joxe​ren hau gustura irakurri dut:

Salba nazazu sarean.eus/salba-nazazu/

@dabidnet @joxe beste bat: noiz bihurtu zaigu ezinbesteko erakundeekin harreman ekonomikoak (gure borondatearen kontrakoak maiz) izateko entitate pribatu batean (banku zein kutxa) kontu bat zabalik edukitzea?

@dabidnet @joxe Erreflexiño burutsua; zabalduko juat. Facebooken noski, Pawel Kuczynskyren irudiren batekin lagunduta. ;-)

@joxe @dabidnet Uy! Istagrana "yuyu erresuma" da niretzat. 😀 Ez naiz moldatzen, ez dut filiñik horrekin. Eta gainera berez norbere argazkiak argitaratzeko baino ez al da?

@dabidnet
Bai, baina bereziki larria iruditzen zait Facebook Hirutasunaren kasuan. Prsktikan kanal neutral gisa tratatzen dira/ditugu FB, Whatsapp eta Instagram... Hedabideen kasuan oso agerikoa da. Teknikoki erretornorik ez dakarren IGn egotearekin tematzea, adibidez... Buf!

@joxe @dabidnet Gaztea bezalako irratien apustu zentrala dela entzun nuen duela hilabete bertako ardunaduraren aurkezpen batean... Gazteak bertan daudela eta formula magikoa zein den asmatu nahi dutela. Eztabaida handia omen daukate (EITBko arduradunekin) edukia ez baita sare publikoan geratzen... Baina irratikoak konbentzituta daude bidea hori dela 😖

Ikaragarria iruditu zitzaidan. Edukia konpainia pribatuei emateaz aparte, irratia beraren esentzia guztia zalantzan jartzen ari baitira.

@joxe @dabidnet Audientziari begira hartutako erabakia izan da zalantzarik gabe. Bere garaian musika estiloarekin hartu zuten bezala.

Ondorioak laster ikusiko ditugu, nola ez.

@urtzai
Bai, baina dramatikoa dena da jarrera eta argumentazio ildo hori oso orokortua dagoela. Eta klaro, osagai objetibo bat badsgo: erabiltzaile asko dago FBren menpeko sareetan. Hori hala da eta ezin da eraldatu alde bakarreko mugimendu soil batekin. Estrstegia komun bat behar da, eta horretarako lehenengo arazoa ikusi eta onartu behar...
@dabidnet

@joxe @dabidnet bai, arrazoia duzu. Aurreko komentarioak hala ere, instagrami buruz ziren eh. Gaztea irratiaren estrategiaren muinean dago IGn eduki berezia (bertarako prestatutakoa) sartzea, horrela irratira jendea erakarriko dutelakoan

@urtzai
Ta seguramente epe laburrera eta zeharka lortuko dute. Guk iaz BBC eta beste batzuen lanketa super politak ikusi genituen IGrako... Baina kontua da horrek zer dakarren epe ertain-luzera: publikoa IGrekin fidelizatzea, eta IGri zilegitasuna ematea informazio iturri gisa

Ta gero negarrak: eske fake news, eske Cambridge Analytica, eske iragarleak hara doaz... Eske orain Facebookek erabaki du nire medioa baneatzea...

@dabidnet

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.