Jarraitu

Tuskyren afera guzti hau ikusita:

Tuskyk hartu duen erabakia txalotu egiten dut. Erabiltzen dudan app honen garatzaileak deklaratzea (beraien hitzetan), app-a erabiltzen jarraitzeko beste arrazoi bat dela deritzot.

Adierazpen askatasunaren izenean sutan jarri diren guzti horiei, esango nieke faxismoak merezi duen tolerantzia maila bakarra 0 dela.

GPLa urratu dela esan dutenei: lizentzia berriz irakurtzeko. Erabaki honek ez baitu GPLak bermatzen dituen askatasun bakarra urratzen.

@dabidnet zein instantzia blokeatu ditu? Zer da ba Gab delako hori? Mila esker!

@urtzai nazi talde batek sortutako Mastodon instantzia da. Tuskyn instantziaren helbidea jartzean ez dizu bertan saioa hasten uzten.

@urtzai
Adierazpen askatasunaren izenean eskuin muturrekoei harrera egiten dien sare sozial bat. Apple Store eta Google Playtik aplikazioak debekatu dizkiete. Mastodonen fork bat egitea erabaki dute, horrela ezin direlako mugikorreko aplikazioak debekatu den denak izorratu gabe. Fedilab, Tuskyk eta beste askok arrisku hori ez dute hauen izenean hartzeko asmorik eta oraingoz Gab zerbitzari ezagunak blokeatu dituzte app mailan, baina badago jada Tuskyren fork bat blokeo gabekoa.
@dabidnet

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.