@zital
Agresioaren aurretik manifestu hau argitaratu zuten:

dworkinista.wordpress.com/2019

Oso deigarria da hor esaten dena, astebetean sei "bortxaketa", denon bistan, eta inork ez zuen ezer egin? Benetan?

Ez ote dira bortxaketa sexu heterosexualarekin nahasten ibiliko? Ez ote dira Feminismoa eta Lesbianismoa parekatzen saiatzen ibiliko? Ez ote dira gezurretan ibiliko?

A Coruñako beste gaztetxe batek "ekintza performatiboa" kondenatu du eta atea itxi die erasotzaileei.

facebook.com/csadosar/posts/12

@Osoitz Halako mezu/ekintzak batzuendako revulsivo modura onak izango dira igual. Artisten gauzak (ez dau merezi artistekin diskutitzen hastia: euren pajeo mentaletan pozik bizi dira). Kontua da gero, praktikan, jente gehixenak zentzunez jokatzeko joeria dakala. Zorionez.

@Osoitz @zital Gauzari jarraipena emonez, neskak azalpenak emon dittuez. Ez ei zan performance artistiko bat, krisisaren aurreko katarsisa baiño (neretako ulergarrixa). Aber zeozetako balixo daben... alasbarricadas.org/forums/view

@txikillana @zital

Erantzukizun kolektiboei buruz:

Tabernan, hemengo batek marrokiar bati matraka ematen zion 'beraiek' (marrokiarrek) lapurtzen zuten marrokiarrekin zerbait egiteko beharra zutela esanez, kolektibo horren partaide gisa aparteko erantzukizun bat zuela aditzera emanez.

- Ez al zaizu iruditzen jatorri berekoa izateagatik beste inork egindakoaren erantzule bihurtzea arrazista dela? Galdetu nion.

Hemengoa isilik, marrokiarrak buruarekin baietz egin zidan, eta alde egin zuen.

@Osoitz @zital Duda barik. Nik ere ez dut bidezkoa ikusten kolektiboaren lagin bat hartu (gizonak, zein marokoarrak) eta eskarmentu publikoa eman, errua duten guztien ordezkari legez. HALERE, ulertzen dut zapaldutako kolektibo baten egonezina batzuetan modu ez oso eredugarrian lehertzea.

@txikillana @zital
Oso erratuta egon naiteke, ez dut bakarrik batzuek oso abstraktuki aipatutako detonante horren xehetasunik, baina nik "adierazpen ez eredugarri" bat baino askoz arriskutsuagoa den zerbaiten trazak hartzen dizkiot.
- Guk vs haiek mentalitatea
- Kanpoko mundua erasokorra da (bikotea, familia... barne)
- Egi absolutuak (Gizonak bortxatzeko diseinatuta daude)
- Hitzen esanahiaren birdefinizioa?
- ...
Talde itxietan gertatu daiteke, bereziki karisma askoko liderren bat dagoenean

@Osoitz @zital Bai. Gustatzen.ez zaizkidan gauzen artean horien usaina dago. Baina sinetsi nahi dut (galiziar izaera pixka bat ezagutzen dudalako) "satelite iluminatu" horien ildoa barik, zentzunarena nagusituko dela.

@txikillana @Osoitz @zital gauza oso arraro bi daude albiste horretan. Egia esan ez dakit zer pentsatu:

1. Sei eraso CSO baten. Eta inork ez zuen alarma gorria piztu lehen erasoan (lehen erasoaren lehen zantzuan)?
2. Berrogei mutil inguru irainak eta eraso fisikoak jasaten. Eta euretako bat ere ez zen nesken kontra oldartu?

Osoitzek planteatzen duen marokoarraren adibidea oso adierazgarria iruditu zait.

@dabidnet benetan raruek punto bidxek.

1) Txozna gunietan esku sartzie egon ezkero protokolue momentuen bertan aktibeten da. CSO baten sei bortxaketa eta ezta pasa ezer? Pertsona/talde bardine 6 bider edo sei erasotzaile desbardin? Eztakigu inon identidadie eskratxe bat eitxeko zuzenien?

2) Nik badinotsut 40 lagun neure barrure badatozen (eta ondo dakizu 😂 ) King Kong-elez hostike hasten naiela, zein gizon, zein emakume tartien egonda.

@txikillana @Osoitz @zital

@joseba @dabidnet @Osoitz @zital Galizia dala, gizonak. GA-LI-ZI-A. Matxismo estruktural itzala. Gizon eta emakumien aldetik. "NO quiere decir SI" nagusi dan lekua. Hamen oin dala 20 urte legez.

@txikillana baina kasu horretan bigarren puntuak eragin handiagoa izango luke. Lagunak ditut han, Compostela zertxobait ezagutzen dut (zertxobait, kasu honetan ez da mucho), mugimendu sozialetan lan egiten dute, batek feminismoan... ea albistea beraiekin komentatzerik dudan egunotan.

Baina beste aukera batzuk aztertuko nituzke nik eraso horri ekin aurretik, adibidez, Josebak aipatutako eskratxea. Hau da, erasotzaileak zuzenean interpelatu.

@joseba @Osoitz @zital

Jarraitu

@txikillana @joseba @Osoitz @zital behin Kukutzan nengoen, hacktibismo jardunaldi batzuetan talde txikian. Kanpoan afaldu genuen eta bueltatzean festa ez mixto bat aurkitu genuen. Lo egiteko barra ondotik pasatu behar ginen, nahitaez. Atea ireki zuen neskari (kanariarra zen) egoera azaldu nion. Ez zuen ulertu nahi izan. Gizonik ezin zela pasa, gurekin zegoen neska ordea bai. Flipatuta nengoen. Gurekin zen neska, ebidentemente, ez gintuen bakarrik utzi nahi 1/X

@txikillana @joseba @Osoitz @zital asanbladako neska bat ikusi nuen eta mesedez abiatzeko eskatu nion atezainari. Ezetz berak. Azkenean hiru metrotara nuen neska horrekin berba egiteko telefonoz deitu nion. Atera hurbiltzeko eta berak baietz.

Berriz gaia azaldu eta noski, sartzeko baina ez geratzeko jaian. Guk baietz, noski. Kanariarra oraindik ezetz. Azkenean hiru neskak eztabaidan hasi ziren, nahiko zakar.

Logelera egin genuen, kanariarrak pasatzean zera esan zigun: 2/X

@txikillana @joseba @Osoitz @zital otro problema que habéis creado los hombres.

Ni ia ikaragarri berotu nintzen eta gaizki erantzun nion. Nahi bazuen zakila ebaki eta barran eskegiko nuela (edo antzeko barbaridade bat).

Zer lortu zuen neska horrek? Ba, gu oso mala ostian jartzea, txarto erantzutea eta jaia begi onez ez ikustea (naiz eta hiru izan ziren gugatik aurpegia eman zuten neskak, gure laguna kontutan hartuz) 3/X

@txikillana @joseba @Osoitz @zital zerbait hausnartu genuen gizonok egoera hori pairatu eta gero? Ez. Gaur egun ere, ezin dut neska horren jarrera zuritu.

Arazoa ez ginelako gu. Eta gu ez ginen interpelatuak izan behar (agian beste egoera baten eta beste forma batzutan bai), baina behintzat ez horrela 4/4

@txikillana @joseba @Osoitz @zital ah eta noski, afaltzera irtetean ez genekien jai ez mixto bat egongo zenik. Inork ez zigun ezer esan eta ez genuen kartelik ikusi. Jakin izatekotan, beste ate batetik sartzeko giltza hartu izango genuke.

Eta atezainari ez ginela jaian geratuko azaldu genion hasieratik.

Oso logikoa izan zen dena...

(Hau publikoki kontatzen dudan lehen aldia da, are gehiago sarean).

Hau bilbon. Ni hurrengo goizien egon nintzen @dabidnet eta bestiokaz ekintze hacktibistetan egon ginelakon horreetan egunetan eta berak neskiek (hacktibiste taldekue) ezin zauen sinestu aurreko gauien pasa zana ta oso enpoderadie bera tipie, ezetuten doten beste inor baino gehidxau.

Honegaz uste dotena da kontuz ibili behar garala, ze gero ta jokaera henbriste gehidxau ikusten dotez. Feministe moduen, sexismue akaba bidule uste dot, datorren lekotik datorrela

@txikillana @Osoitz @zital

@dabidnet ta nire ustez neskak euren ekimen itxi edo esklusiboak egiteko eskubide guzti-guztia daukate, badaudelako halako eremu babestuetan eztabaidatu beharreko hamaika kontu. Hori ez da sexismoa.

Galizan gertatutakoa Dabid-ek kontatzen duenaren antzeko zerbait izatearen beldurra daukat. Ez nuke hala izaterik nahi.

@txikillana @Osoitz @zital

@dabidnet @joseba @Osoitz @zital Hor ere, kanariarraren integrismo itsua vs. zure lagunen zentzuna borrokatu zen, eta bigarrena nagusitu. Hori da nire esperantza. Ezin direlako iluminatu talibanak mundutik ezabatu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.