Italiako Legio faxisten oroimenez eraikitako monumentu lotsagarri honek, errepresaliatu antifaxisten etengabeko umiliazioa dakar.

Memoria Historikoaren Legea bustitako paperaren parekoa da.

Zorionez, hemendik ehun bat kilometrotara (Estepar herrian), Aranzadi eta CRMH Burgos erakundeen lanari esker, soldadu antifaxisten gorpuak identifikatu, hobi komunetatik atera eta senitartekoei eskura ematea lortu zen labur.eus/GH3Ag

Memoria, duintasuna eta borroka. Ez dugu etziko.

@dabidnet Lotsagarria baina polita benetan. Horrelakoak birziklatzearen alde.

@txikillana ez dakit ba, agian adierazten duenaren eragina izango da, baina ez deritzot polita denik (eta gerturatuz gero nahiko deskojonatuta eta oso zikin dago).

1937an eraiki zen, Francok eskatuta, Sanandere eskuratzeko borrokan eraildako faxista italiarrak omentzeko asmoz. Noski, beste alderdiko presoen indarrarekin. Uste dut irakurri nuela, gorpuak (300 inguru) piramide horretatik atera eta Zaragozara eraman zirela. Baina ez dut aurkitzen 🤣

Jarraitu

@kakapo @txikillana eraildako jarri dudan lekuan hildako idatzi nahi nuen

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.