Jarraitu

Nomada - Chin 

Aitziberrek Hainoiko egunerokotasuna deskribatzerakoan, txoko horiek imajinatzea ez da bat ere zaila. Gustura irakurtzen ditut pasarteok. Liburua aurkezterakoan Vietnamez maitemindu zela esan zuen. Nabari zaio.

Nikolay eta Ivan enbaxadorearen arteko lehen xake partida oso interesgarria iruditu zait. Galdera batzuen erantzunek berriz bizi nahi ez duen iragan iluna erakusten dute. Nikolay misteriotsua dirudi eta horrelako pertsonaiak gogoko ditut

re: Nomada - Chin 

@dabidnet Bai... niri Vietnameko zatia da gehien gustatu zaidana! Bertan nengoela imajinatu dut!
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.