Jarraitu

@izaro Marta Peiranoren liburuarekin nabil.

Menpekotasunen atala bukatu berri dut eta ideia askok, ezagunak izanda ere, arreta erakartzen dute: ongi ordenatuta, ongi hausnartutako argudioekin eta informazio gehigarri dezenterekin.

Interesgarrien iruditu zaidana, Dark Patterns Design-en kontuak dira. Egin nahi ez duguna bideratzeko gaitasun itzela daukatelako eta ezjakintasuna ustiatzen dutelako.

Eredu lotsagarri batzuk batzen dituen biltegia darkpatterns.org/

@dabidnet bai, ikaragarria da, nola dagoen dena antolaturik ezta? Usainen atala gusta tu zait niri ere. Gero nik uste "punch" pixka bat galtzen duela erdialdean, baina bukaera aldera berreskuratzen du. Nik baino lejhenago bukatuko duk azkenean! :ablobgrin: :book:

@izaro ez, ez nuen hori ezagutzen. Inoiz ikusi badut nahiko arin pasatu naiz hurrengora 🤣

Bikotea arratsaldeko txandan dabil lan egiten aste honetan. Etxeko lan batzuk egin ostean, denbora libre nahikotxo daukat 😜

@izaro @dabidnet urteak dira egilea jarraitzen dudala: Le Monde Diplomatiquen, Twiterren... pentsalari interesgarria inolako zalantzarik gabe. Bere liburuak erosteko gogoa dut aldiro-aldiro, bere artikulu batzuk zinez onak direlako, baina denetara ezin da heldu ^_^

@txopi @izaro bere artikulu batzuk aurkitu ditut eta oso itxura ona daukate, hurrengo baterako gordeko ditut 👍

@dabidnet @txopi
Liburua bere artikuluen bilduma bat dela ematen du, beraz agian jada irakurrita edo web-ean irakurgai daude.
Peiranoren liburuan ere aipatzen du #Mozorov hau...

@izaro gamifikazioaren kontua zenbait kasuetan ere, oso lotsagarria da. Inolako eragozpen moralik gabe... baina hausnartu eta gero, nire blogean, adibidez, Dark Patterns bezala ulertu daitezkeen zenbait gauza daudela bururatzen zait (erabat nahi gabe).

Hurrengo baten, Leihotik ihesin, honen inguruan, labur bada ere, zerbait idatziko dut. Gai mamitsu eta interesgarria da.

@izaro adibideak ere oso onak! Benetan, gai oso interesgarria da!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.