:elegose: Ikasiz hasiko dugu komikia.

Nawat Mexikoko toltekek hitz egiten zuten eta egun haien ondorengoek (Pipilek) hitz egiten duten nahuatl hizkuntzarekin lotura du.

Pipilek esaten dute gizakia artotik sortu zela.

Marcos komandanteordeari ere irakurri diot Mexikoko zonalde baten mundu-ikuskera berdina duen istorioa. Esango nuke "Aventuras y desventuras de Don Durito" liburuan zela (Lumaltikeko lagun batek ekarri zidan Chiapasetik 😍).

Nawat eu.m.wikipedia.org/wiki/Nawat

:elegose: Hemen uzten dizuet gizakia artotik nola sortu zen azaltzen duen kontakizuna. "Los otros cuentos. Relatos del Subcomandante Insurgente Marcos, Volumen 2"

Bosgarren narrazioa da tori.eus/link/TVRFMk5UQTJNamcw

(Lotura 15 egun barru iraungiko da).

Erakutsi haria

:elegose: Zortzigarren jaiotza - Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 

Hamalau hilabetez eskuburdinak kendu gabe, txakurrak ez beste inor ikusi gabe, alderdiko kideek traidoretzat hartuta, lana lortu ezinean, emazteak, haurrak eramanez, hanka egin du, etxe barik, jateko barik, zapata barik... zortzigarren jaiotza, jaiotzik beharrezkoena behar du Migelek. Zazpigarren bizi hau, bere horretan, heriotzaren parekoa izan behar baitu

Erakutsi haria

:elegose: Ondorioak 1 - Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 

Ez dakit esan behar dudana pedanteegia geratuko ote den. Esan, esango dut ordea:

Aurreko baten, irakurtzea gustuko duen lagun batekin (agian garagardoaren eraginez) komentatu nuen, irakurtzen ditugun liburu askoren pertsonaiak nolabait "geure" bihurtzen ditugula liburua apalategian utzi eta gero ere.

Ohore bat izan da zure bizitzaren zati bat ezagutzeko aukera izatea Migel Marmol, kamarada

Erakutsi haria
Jarraitu

:elegose: Ondorioak 2 - Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 

Komikiari dagokionez: ez nago ohituta komikiak irakurtzera. Baina, zalantza barik, komiki on baten aurrean aurkitzen gara irakurtzerakoan. Istorio labur bezain txundigarria iruditu zait, baina aitortu behar dut: motza. Marrazkiak oso onak direla iruditu zait eta kontaketa kokatzen laguntzen dute.

Gehiago jakiteko gogoarekin geratu naizenez, eskertzekoa deritzot Eduardo Galeanoren erreferentzia eman izana.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.