Jarraitu

Komunikazio eta zerbitzu elektronikoak nahi bezala eteteko legea du orain Espainiak sustatu.eus/1572952902

@dabidnet estaban tardando...
Hori ez zen onda ceron esandakoa e? zelako nazka..
Burujabetza teknologikoa da bide bakarra

@luuu argi dago desberdintasun substantziala dagoela orain arte legez (ez praktikaz) egin ahal zutenaren eta orain egin dezaketenaren artean, baina euskaldunok aski soberan dakigu epailea ez dela inoiz arazo bat izan hedabide/proiektu desberdinak ixteko...

Eta bai, burujabetza teknologikoa ala hil 😉

@dabidnet
Hurrengoa "ciber-gestapo" ezartzea izango da, jada ezarri ez badute...

@luuu

@mikelpiano ciber-gestapo eta gestapo a secas ba daude ezarrita aspaldi... 
@dabidnet -ek arrazoi du, legerik ez egoteak ez du ezer esan nahi, baina legea ezartzea beste pausotxo bat da haien legitimizazioan.
Madrilen egin zen hackmeeting-ean gogoratzen naiz azaldu zutela, Kataluniako erreferendumean auzo ezberdinetan interneta moztu zutela ikastetxeetan bozkatzea ekiditeko.
Baina sorpresa, auzo batzuetan guifinet sareak edatuak ziren eta ezin izan zuten ezer oztopatu. Burujabetzaren garrantzia!

@luuu @mikelpiano argi dago horrelako ekitaldi batetan Internet moztea, sarearen funtzionamenduaren inguruko ezjakintasuna erakusten duela. Baita mugimendu sozial eta politikoen irudimenaz ere.

Argi zegoen horrelako zerbait gertatu behar zela eta babes neurriak hartu ziren. Adibidez, 4G USBak eta konexioa burutzeko eta segurtasuna bermatzeko VPNa. Baina bai, guifi.net ezinbestekoa bihurtu zen.

GEDren herri galdeketek ere, 4G eta VPN sistema darabilte.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.