Jarraitu

Hauxe da azaroan irakurtzeko aukeratu dugun liburua: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama. Alaine Agirre bermeotarrarena.

Ezagutzen nauzuenok badakizue gai batzuekiko aurreiritzi dezente ditudala. Liburu honekin dudan aurreiritzia zera da: edulkoratuegia izango ez ote den beldur naiz 🤣

Baina gogotsu irakurriko dut eta nahi nuke okertu

:elegose: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama - 34 

Ezin diot irakurtzeari utzi.

Eta, uste dut, liburu batetaz esan daitekeen gauzarik onena dela. Nire aurreiritziak sendatzen hasteko (beste) argudio bat.

Ez da testu edulkoratua. Pertsonala da, barrukoa, sentimenduz betea, tarteka oso iluna, musikatua (ia-ia poema izatera heltzen dena). Bihotza eta errailak parez parez ireki dituela dirudi. Labanaz edo, zenbait pasarteetan.

Esango nuke, idaztea ez dela lan erraza izan behar.

Erakutsi haria

:elegose: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama - 100 

Halabeharrez bukatu behar. Errespetu falta iruditu zait erdizka uztea.

Oso testu iluna iruditu zait zenbait pasarteetan, baina era berean, azken orrialdeetan dioen bezala, arte bilakatu du idatzitakoa.

Ez dakit, Alainek dioen bezala, profesionalki brillantea izatera heldu ote ez den. Izan ere, aspaldi beste ezeinek bezala, liburu honek nigan zerbait piztea lortu du.

Eskerrik asko zure gaixotasunaz idazteagatik 1/2

Erakutsi haria

:elegose: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama - 100 

Gaixotasun mentalak, tabuz beteriko estigma izaten jarraitzen dute gizarte ustel honetan. Eta ez litzateke horrela izan beharko, besteak beste, gaixo askori min egiten dielako.

Oso zaila da jendaurrean gaixotasun mental bat daukazula edo izan duzula onartzea. Honelako liburuek, ikusten ez dugun hori erakusten laguntzen dute.

Bikaina da. Posibleki urte honetan, @elegose​n irakurri dudan onena.

Ondo merezitako zorionak 2/2

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.