Gaztea nintzenean, fantasiazko bidai liburuek (edo filmeek) ez ninduten asebetetzen. Are gehiago, nagusitzean, berauek irakurtzen saiatu naizenean ere, ez dut lortu kutxu horretako istorio gehienak erabat nire gogokoak izatea.

Ez da hori, inondik inora ere, @asellu-ren liburuarekin gertatu zitzaidana 1/6

Jarraitu

2019 honetan irakurri ditudan fantasiazko bidai bien arteko lotura egin behar dut, halabeharrez. Izan ere, idazle biek, feminismoaz mintzatu zaizkit. Lehena, Quien teme la muerte, Nnedi Okorafor. Bigarrena, @asellu. Lehenak Afrofuturismoa du. Bigarrenak anarkismoa.

Honekin zer esan nahi dudan? Bada, gure hizkuntzan ere, altxor preziatuak aurkitzeko gai garela. Beste barik: non begiratu dela beti kontua 2/6

(Lotus World Fantasy Award irabazi duen liburuarekin alderatu dut? Bai!)

Inoren munduan - Izorrakia 

Inoren munduan - Izorrakia 

Inoren munduan - Izorrakia 

Laburbilduz: @asellu, gustura irakurri dudan testu da. Anarkismoaz, gizartearen antolaketaz eta feminismoaz (burgesaz baita) hausnartzeko aukera eskaintzen digu.

Galdera batekin bukatu behar dut. Liburu osoan zehar neure buruari behin eta berriz egin diodana: zergatik haur eta gazte literatura eta ez literatura a pelo? Nola katalogatzen da hori? 6/6

@dabidnet
Hori bai itaun gatxa! Esangotsut niretzako literatura dala a pelo, baia arrazoi estrategikuak be badauzela etiketa marketinero horren pean argitaratuteko 😉🤣🏴🏴🏴

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.