Gaztea nintzenean, fantasiazko bidai liburuek (edo filmeek) ez ninduten asebetetzen. Are gehiago, nagusitzean, berauek irakurtzen saiatu naizenean ere, ez dut lortu kutxu horretako istorio gehienak erabat nire gogokoak izatea.

Ez da hori, inondik inora ere, @asellu-ren liburuarekin gertatu zitzaidana 1/6

2019 honetan irakurri ditudan fantasiazko bidai bien arteko lotura egin behar dut, halabeharrez. Izan ere, idazle biek, feminismoaz mintzatu zaizkit. Lehena, Quien teme la muerte, Nnedi Okorafor. Bigarrena, @asellu. Lehenak Afrofuturismoa du. Bigarrenak anarkismoa.

Honekin zer esan nahi dudan? Bada, gure hizkuntzan ere, altxor preziatuak aurkitzeko gai garela. Beste barik: non begiratu dela beti kontua 2/6

(Lotus World Fantasy Award irabazi duen liburuarekin alderatu dut? Bai!)

Erakutsi haria
Jarraitu

Inoren munduan - Izorrakia 

Argi dago, edo nik behintzat hala sentitu dut, gure hiru protagonisten bidaiak bere garrantzia duela istorioan, pertsonaien eboluzioan. Eta, argi daukat, bidai zati horiek ez direla debaldeko orrialdeak (beste zenbait kasutan gertatzen den bezala). Zenbait pertsonaiengan, Leixuri dut buruan, bere biziko garrantzia izango baitu.

gizartea, ulertzeko modua aldatzerainokoa 3/6

Inoren munduan - Izorrakia 

Aselen azken aurreko liburuarekin (eta besteren batekin ere egin nezake), alderatu behar dut .

Izan ere, Ximena eta talotegiko gizonak badute amankomuna zaien zerbait. Eta nik behintzat, liburu bateko pertsonaiak beste liburuetako batzuekin nolabait nahastea gustuko dut.

Ximenak bere memoriak idatziko balitu, pentsatu gabe irakurriko nituzke 4/6

Erakutsi haria

Inoren munduan - Izorrakia 

Bukaera oso anarkista du . Izan ere, azken eszenan, Aizek berba egiten duenean, edozein iraultzaile anarkista dela esaten badidazu... erosten dizut.

Hori bai, jauntxoari bizia parkatzea... ainsss. Kontatu nahi duzuna kontatu ahal izateko, pertsonaia kabroi asko ezin hiltzeak amorrua eman behar du 🤣😜 5/6

Erakutsi haria

Laburbilduz: @asellu, gustura irakurri dudan testu da. Anarkismoaz, gizartearen antolaketaz eta feminismoaz (burgesaz baita) hausnartzeko aukera eskaintzen digu.

Galdera batekin bukatu behar dut. Liburu osoan zehar neure buruari behin eta berriz egin diodana: zergatik haur eta gazte literatura eta ez literatura a pelo? Nola katalogatzen da hori? 6/6

Erakutsi haria

@dabidnet
Hori bai itaun gatxa! Esangotsut niretzako literatura dala a pelo, baia arrazoi estrategikuak be badauzela etiketa marketinero horren pean argitaratuteko 😉🤣🏴🏴🏴

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.