Etorkizunera begira euskal bi instantzia existitzea traba izan daiteke?

Espero dut joerak ezartzen dituztenean hizkuntzaren araberakoak izatea.

Jarraitu

@Hego traba zertan baina? Esango nuke oso harreman sanoa eta ona dagoela instantzia bien artean. Erabat seguru nago hala izaten jarraituko duela 🙂

@dabidnet ba joerak agertzen direnean ze ez dakit instantzia bakoitzak bereak izango dituen (nik nahiago hizkuntza kontuan hartzen bada, hau da, denok euskarazko joera berberak ikustea).

@Hego nik beti pentsatu izan dut hemengook joerak albo batera utzi beharko genituzkeela eta norberak erabaki behar duela zertaz egin nahi duen berba.

Baina Mastodon 3.0tik aurrera joerak egongo dira eta instantzien araberakoak izango dira, bai. Baina ez dut kaltegarria ikusten.

Guk urtarrilean eguneratuko dugu gure instantzia. Fedibertsoko beste software bati (GNUsocial) bere iturburu-kodea eguneratzeko hiru hilabeteko tartea eman genion eta data heltzen ari da 🙂

@dabidnet

Joeren zera hori positiboa dela deritzot, kasu puntualetan bada ere. Elkarlana sustatu daiteke (software askearen alorrean adibidez), musika taldeak edo liburuak ezagutarazi...

@Hego @dabidnet talde bat dago hilabetean behin liburu bat aukeratu, irakurri ta komentatzen dutela.

@dabidnet @Hego Euskarazko instantzia bakarra, monolitikoa, egotea ez litzaidake gustatuko. FeDIBERTSOA hobe. Joerena, ez dakit eta ez zait asko inporta. 😉

@dabidnet @Hego Horrela da. Iazko Durangoko azokako aurkezpenean adibidez @Osoitz eta @agaraialde egon aritu ziren elkarrekin, bat mastodon.eus eta bestea @https://mastodon.jalgi.eus ordezkatuz, #mastodon zer zen azaltzen.
Ez da nahastu behar konpetentzia edo dibertsifikazioa eta #fedibertsoa-k bigarren hori ahalbidetzen du, dibertsifikazioa eta sare sozialen horizontalizazioa

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.