Jarraitu

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

"Berbelitz jaunak aho bizarrik gabe erantzungo lioke nire baitako galderari: itzulpen gehiago irakurriko bazenute, *zeinizmoa* ez litzaizueke hain arrotza egingo, ezta zuen testuetan ere".

% 100 ados. Itzulpenetan asko erabiltzen da, baina hortik haratago oso erosoa da ideiak garatzeko. Behin ohituta belarrira ere natural jotzen du

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@dabidnet @Kafearensemea @elegose @Izaskun
"zeinismoa" bezala izendatzen duena benetan da erabilgarria (nik oso gutxi erabili izan ditut baliabide horiek, baina jakina, ez dut idazten!). Gakoa erregistro ezberdinen erabilpenean dagoela esango nuke, erregistro bakoitza noiz erabili ongi hautatzean, erregistro bakoitzak izango dituelarik bere baitan malgutasun edo zurruntasun handiagoak.

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@dabidnet @Kafearensemea @elegose @Izaskun
Eta klabe horretan kokatuko nuke "Jatorketa" izenburuko kapituloan aipatzen duena ere. "Batua/txokoko hizkera" eztabaidak pena ematen dit. Ni oiartzuarra izanik, nire ingurukoekin "oiartzueraz" egiten dut, baina eremua handitzen doan heinean, geroz eta "batuagoa" egiten dut (estandarragoa). Batzar formal batean erregistro jasoagoa erabiliko dut, eta oso gertukoa ez den norbaiti idazteko ere berdin.

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@Zaru_ttikiya @dabidnet @elegose @Izaskun hor ere sartzen da batua ikusten dugula erregistro formala bezela. Eta, ondorioz, kostatzen zaigula batua erabiltzea erregistro informalean, arrotza egiten zaigu belarritan.
Ta hori ni oreretarra izanik eztakadala euskalki markaturik (are gutxiago etxean gazteleraz itten deten heinean) ta nahiko euskara neutroa dakatela

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@Kafearensemea @dabidnet @elegose @Izaskun
Lantegian gertatutako pasadizo bat: Badugu, beste asko bezala, euskaldun berria den lankide bat, eta euskara oso ondo menperatzen duena. Gure arteko harremana beti euskaraz izan da. Behin, telefonoz ari nintzen bera inguruan zebilela. Bukatu nuenean galdetu zidan ea norekin aritu nintzen hizketan, ez zuela hitz bat bakarra ere ulertu!!!😱
Anaiarekin ari nintzen 🀣
Erregistro hiper-informala 😜

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@dabidnet @Kafearensemea @elegose @Izaskun
Esango nuke lantegiko nire jardunaren %70 euskaraz dela, batuan-edo. Herri eta zonalde askotarikoak gaudenez, denek estandarra egiten dugu, baina bakoitzak du bere herriko "doinua" (ahozkoan), eta oso polita da. Baina hori da normalena eta hizkuntza guztietan gertatzen da!
Hala ere, niri hain aberasgarria iruditzen zaidan hori zenbaitek "arazo" bezala ikusten dute. Ezin dut jarrera hori ulertu.

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@Zaru_ttikiya @dabidnet @elegose @Izaskun guztiz ados, oso polita eta aberasgarria da 😍

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@Kafearensemea @Zaru_ttikiya @elegose @Izaskun geure bizitzako momenturen baten euskalkia vs. batua gainditu behar dugula uste dut. Nik ere hala egiten dut: ingurukoak, euskalkia (ahos zein idatziz) eta beste dena batuaz. Naiz eta batuaz berba egiterakoan, sarritan, ohartu orduko, euskalkira salto egiten dudan. Euskalkian gaztelaniazko hitzen edo esaldiren bat sartzen dudan naturaltasun berberaz (oso pro gara azken hau egiten Bermeotarrok)

#ItzulizUsuBegiak - Anaforen anfora 

@dabidnet @Kafearensemea @Zaru_ttikiya @elegose nik egia esan beti nire euskalkia erabilten dot, nire eguneroko bizitzan arazo barik! Baina bada gai zaharra! Ene! Nik ikastolan lan egiteko oposaketa bat egin behar neban, bai, horrela zan. Gero kendu eben. Eta froga amaitu nebanean nire bizkaiera zala eta, galderaren bat erantzun behar neban. Orain dala 35 urte!😱

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.