@dabidnet Mila esker! Informatikaren mundu hau urrutixko geratzen zaigunek beti ikasten dugu zerbait.
DuckDuckGo beraz. Apuntatua!👍

@Zaru_ttikiya pozten naiz baliagarria izateaz, horixe da helburua eta 😉

Lehen pausua emateko moduan zaude beraz. !bang komandoak ezagutzen dituzunean, maitemindu egingo zara duckduckgo.com/bang

@dabidnet ez nuen ezagutzen (nik ez ezagutzea normala da 😏). Begiratu dut eta itxura ona du. Probatuko dut.
Androiderako soilik balio du?

@Zaru_ttikiya Google Search bezala, bilaketa-motore bat da. Edozein ingurunetan erabili dezakezu (ordenagailu, telefono, tablet...) duckduckgo.com

@dabidnet @Zaru_ttikiya Eta zer iritzi duzu #StartPage-i buruz? Jende batzuri entzun diot #DuckDuckGo-k baino pribatasun handiagoa duela…

@izaro @Zaru_ttikiya ez dut egunerokoan albistea jarraitzen eta ez dakit nola egongo den afera hau gaur egun, baina @privacytools hau idatzi zuen iaz .com-en inguruan blog.privacytools.io/delisting

Beraien bilaketa-motore gomendagarrien zerrendatik atera zuten privacytools.io/providers/sear

Dena den, !bang komandoak erabiltzeko aukera izateko bakarrik bada ere, nahiago dut . Zerbitzariak AEBtan egonik ere.

Badakizu: Zenbat buru, hainbat aburu!

@dabidnet @Zaru_ttikiya @privacytools Ok! Mila esker informazioagatik! Nik ere ahatetxoa erabiltzen dut, eta bang!ak normalean wikipediara zuzentzeko erabiltzen ditut... zeintzuk dira zure !bang erabilerak? :ablobgrin:
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.