Liburua erosi nuen egunean idatzi nuen bezala, @elegose​n irakurri izan ez bagenu, oso posibleki, ez nuke inoiz irakurriko. Baina bukatu berri dut eta saiaketa liburu hau irakurtzeaz ikaragarri disfrutatu dut.

Nola lortzen da, itzulpengintzaren afera aztertzeko saiakera bat, idazle edo itzultzaile ez garenontzat, interesgarri bilakatzea? Irakurlearentzat ere badelako liburu hau 1/3

Esango nuke, irakurtzeko zailena, nire kasuan behintzat, izan dela kultura eta literatura-erreferentzia batzuk denboran urrunak egin zaizkidala, eta beste asko, zuzenean, ez nituela ezagutu ere egiten.

Baina tresna libre eder bat dugu hau arin konpontzen duena: Wikipedia izenekoa 🤣 2/3

Erakutsi haria
Jarraitu

Liburua irakurtzeari ekin nion gauean neure buruari galdetu nion: zertaz hitz egin ete daiteke itzulpenei buruzko 370 orrialde baino gehiago idazteko?

Asko ikasi dut irakurtzen. Baina ez bakarrik Anjelekin, baita @elegose taldean urtarrileko hau irakurri eta iruzkindu duzuen guztiokin ere.

Seguru nago hurrengo euskarazko itzulpena irakurtzen dudanean zenbait gauzekin akordatuko naizela. Hots, gehiago baloratuko dudala 3/3

#ItzulizUsuBegiak -OROKORRA 

@dabidnet @elegose
Orain arte ez dut iritzi orokorra eman, eta egin nahi nuke 😉 : Ni nahiko "Lertxundizalea" naiz. Normalean bere liburuak gustokoak ditut, eta bereziki formato estandarretatik ateratzen direnak (ad: Eskarmentuaren paperak edo Hitz beste). Erdia ulertuta ere, asko ikasten dut!🤣 Bere iritziekin ados egon edo ez, irakurleari pentsarazi egiten dio (niri behintzat bai 🤔 ), eta hori asko estimatzen dut liburuetan. 👏

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.