@elegose #Lardaska 

:elegose:
Datorren urtean, @elegose -ren bigarren urteurrena ospatzeko @dabidnet -en itsasbazterreko etxetzarrean festa bat antolatu dezakegu. Dagoeneko irudikatzen dut; gure deskapotableak bere soropilean aparkatuko genituzke, gure traje eta soineko luze dotoreekin azalduko ginateke, eta lorategiko terrazan literaturaz hitz egin bitartean, angostura tanta batzuk -sei tanta- gehitutako whisky-soda bana dastatuko genuke ilargiaren argitan...🤣 🤣 🤣

Jarraitu

@elegose #Lardaska 

@Zaru_ttikiya @elegose jakin behar duzue gurean ongi etorri ederrak prestatzen ditugula eta angosturaren faltan, beti aurkituko duzuela zerbeza hotz bat hozkailuan. Lorategirik ez, baina beti dago non aparkatu ataritik hurbil eta hondartzan edo portuan bilduko ginateke literaturaz (edo beste edozertaz) hitz egiteko, zuok aukeratuta 🥳

Hori bai (8. kapituluko izorrakia), nik ez dut sekula erlazio toxikoa edo mehatxu psikologikoa onartuko 🧐🧐🤣🤣

@elegose #Lardaska 

@dabidnet @elegose ...ez dakit ba, esango nuke Stackhouse-tarrek festak estilo eta glamour gehiagorekin antolatzen dituztela...🍸 🥂 🤣 🤣

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.