Mastodon 3.1.1 bertsioak hainbat berrikuntza dakartza. Hemen duzue zerrenda osoa:
[EN] https://github.com/tootsuite/mastodon/releases/tag/v3.1.0
Horien artean aipagarria da tuten laster-markak sortzeko aukera. Beranduago irakurri nahi duzuen artikulu interesgarri bat daukan tut bat ikusten baduzue, jarraitu pauso hauek web interfazean:
1. Tutaren hiru puntuen botoia sakatu.
2. Hautatu "Laster-marka" aukera tuta gordetzeko.
3. Webgunearen eskuinaldeko "Laster-markak" atalean aurkituko dituzu gordetako tutak!
@admin oso erabilgarria da, gogokoak erabiltzen nituen sarritan funtzio hori betetzeko 🤭🤫
mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.