Jarraitu

Buruan buelta asko eman eta gero, agian gehiegi, martxoaren bia erretzeari uzteko egun bezala zehaztu dut eta bitartean tabako kontsumoa murriztu behar dut egunez egun. Abstinentzia-sindromea gutxitzen laguntzen ei du.

Aitortuko dizuet, akojonatuta nago.

@dabidnet Animo. Eta egin zerbait antsietatea deskargatzeko. Nire esperientzian, horixe baita erretzeari lagatzea oztopatzen duen faktore nagusia.

@txikillana @dabidnet Hasieran gogorra da, baina ahal da. Burua eta gorputza aktibo mantendu.

Datorren astean 4 urte izango dira errtzeari utzi niola. Ez nuen inoiz sinistuko!!!!

@gontxatorre @txikillana @dabidnet

Zerbaitetarako balio badizu...

"Dejar de fumar. Una guía Do It Yourself (Hazlo Tú Misme) hecha por gente ex-Fumadora: Traducción de un fanzine editado en EEUU que se planta como objetivo exhortar a la gente de ámbitos contestatarios a dejar el tabaco con toda la ayuda posible que puede dar un fanzine."

distribuidorapeligrosidadsocia

@Broken_Bricks @txikillana @dabidnet

Ni Pauera joan nintzen belarrian puntu bat ematera (aurikulupuntura) baina hori aitzakia bat besterik ez zidan eman. Nola hasiko naiz berriro erretzen, ez dakit zenbat euro gastatu eta gero?

Ideia hura buruan, laugarren egunerako posiblea zela konturatu nintzen. Eta gaur arte

@gontxatorre @Broken_Bricks @txikillana eskerrik asko guztioi, Osakidetzako tratamendu batekin egingo dut. Izango duzue prozesuaren berri, seguro 🤪🤪

@dabidnet Urtea pasata dago erretzeari utzi niola. Abstinentzia-sindromea aste bete bat iraun zidan, baina jasangarria. Niri lagundu zidan bi faktore nagusienak honakoak izan ziren. Lehenengo erretzen nuen momentuen/lekuen ohiturak apurtu. Eta tabakoa txupatxusengatik edo pipengatik (edo zure aukerazko zerbaitegatik) ordezkatu.

Ez erretzea zure gorputzaren onurako egita daukazun onena da. Gainera zertarako oparitu dirua multinazional oriei?

@tarteka tira, agian datorren urtean nik ere esango dut urtebete daramadala erre gabe 💪💪

@dabidnet ez dot inoiz erre, beraz ezin lagundu baina ziur kosta arren, mereziko dauala!💪

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.