Nabari da urteen perspektibak bere herriko historia kontatzeko ikuspuntu "berezia" -esango dut-, eman diola Ngugi Wa Thiongo idazle kenyarrari.

Gerra garaiko ametsak liburuan, ume baten begietatik kontatzen digu, adibidez, nola izan zuen anaia zaharrenak Mau-Mau gerrillari sartu izanaren berri (Britaniar Inperioaren kolonizazioaren kontrako ekintza armatuen talde sustatzailetako bat) es.m.wikipedia.org/wiki/Mau_Ma

Wikipedia eskuan irakurri beharreko liburua dirudi. Hain urrun ote dago Nairobi!?

Jarraitu

Aurreko baten, lagun kongoar batek, zeharo lotsagorritu ninduen:"zuok zer uste duzue, afrika nazio bakarra dela?". Nahi gabe, borondate onenarekin bada ere, askotan Afrika halaxe definitzen dugula ondorioztatzera bultzatu ninduen 🙄

@dabidnet halan da, eta hori ondo dakigula ez dela bardina sahararra, kongoarra, egiptoarra edo hegoafrikarra izatea. Amerikarekin berdina gertatzen da. Aitak "amerikanuen" (estatu batuarrak) inguruan hitz egiten duenean, nire emaztea ere amerikarra dela gogorarazten diot, kolonbiarra delako. Amerikarrek beraiek (kontinentekoek) ere amerikar deitzen diote estatu batuarrei eta batzuk "europara" doazela diotenean nora doazen galdetzen dut. Eta hori gurea kontinente txikia dela, imaginatu Afrika.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.