Tira, ireki baino egin ez dudanean, poema bukaera honekin aurkitu naiz eta atoan maitemindu naiz 🥴

"… ukatuak izan zaizkigun
unibertsoak zeharkatzen dihardugu
kolore anizdun kosmos berriak eraikiz
aske,
bide berriak sortzen.", Amaia Lasa.

Jarraitu

"Poema
sinboloz eta mitoz
hustu zenean
_____________zu zeunden
poema hutsaren hondoan
biluzik
behargorri
negarrez
maitasun eske.

…", Amaia Lasa, .

Asko disfrutatu ditut Amaia Lasaren poema gehienak, baina hauek izan ditut gustukoen (azken biak oso ederrak dira, berriz irakurtzeko markatu ditut):

* Bizitza
* Gizonaren amets okerra
* Itsasoko izakia
* Poemaren hondoan

Agian berarentzat sentikorrena "Emakume beltz bati omenaldia" izango da, baina ni neu hotz utzi nau.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.