Jarraitu

Berrogeialdia luzatuko ei da. Koronabirus-ak azken 7 urteotan beste inork lortu ez duena lortuko du: WhatsApp instalatzea.

Guy Debord-ek guzti honi aurre hartu zion "La sociedad del espectáculo" idatzi zuenean (1967). Baina Debord jauna, talde prezioak (eta sozializazioa)... eta, eta, eta...

@izaro @PorrurenGrabatokia izurrite sozial handiagoei egin diegu aurre WhatsApp gabe kar, kar, kar. Baina oraingoan senide bati "ados, pentsatuko dut" erantzun diot.

Bitartean, jarrai dezagun espektakuluarekin 😜

@dabidnet
Nire profilean hau jartzen du:

🎶 ...euskara salbu ikusi arte, ez duk jarriko WatsAppik...🎶

Eutsi Dabid!!!💪

@Zaru_ttikiya @dabidnet ba egia esan...nire ustez, ondo erabilita , pilo bat laguntzen dau. Eta molestatzen dabenak itzultzen dozuz eta listo! Animo!

@dabidnet
Nik WhatsApp instalatuta daukat gauza hauetan guztietan sartu nintzenetik dudalako, baina ez dut eguneratzen aurreko urtetik. Orain dela aste batzuk lagunek behartu egin zidaten sartzera lokalaren ordainketa baten ondorioz baina espero det berriro sartu behar ez izatea. Gainera, sartzeko mugikorreko data aldatu beharra daukat.

Ordea, berrogeialdi honetan ez dut ikusi inolako arrazoirik facebooken zulo zikin horretan sartzeko eta ez dut ikusi nahi.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.