Jarraitu

Sustatu.eus-en Covid-19.eus aplikazioaren inguruan:

"Erabiltzen den datu pribatu bakarrak zure telefono zenbakia, posta kodea eta zure kokapena konpartitzea dira. Nahi baduzu eposta edo benetako izena jarri daiteke."

Bakarrak? Serio? Telefono zenbakia + posta kodea + GPS kokapena, etengabe ematea datu gutxi direlakoan, edo? Ostias txo... Ez dut eskatuko kriston hausnarketa pribatutasunaren inguruan, baina horrela zuritzea ere...

@dabidnet Erabat ados egindako hausnaketarekin, baina puntu honetan gelditu beharrean, nola egin liteke erabilera ( -en onurarako noski ) berdina edo antzekoa izango duen app-a.

Suposatu nahi dut mugikor gehienek ID ezberdin bat edo ta gailua 'bakarra' egiten duten datua izango dutela, agian hau erabiliz eta Bluetooth-arekin jakin dezagun nor izan dugun inguruan?

Badirudi Bluetooth seinalearen arabera posiblea dela jakitea gutxi-gora-behera zenbaterainoko distintantzian egon garen ...

@dabidnet ... guzti honekin pribatutasuna pixkat bat gehiago zainduko lukete; baina noski, aplikazioa modu "azkarrean" egin dute.

Batzuetan datu irekien alde egiten dute apustua baina beste batzuetan ...

Ez dakit ezjakintasun asuntua izango den, edo ta benetan horrela aurrera atera nahi duten.

Pentsatu nahi dut, lehen kasuan aurkitzen garela, hala ere, sareetan halako gaien eztabaida plazaratu beharra dago ☠️ 💪

@bertol esan dudana argumentatzeko: hiru datu horiek batera ni identifikatzen naute (bi nahikoa lirateke).

Teknologiarekin gehienetan gertatzen den bezala, arazoa ez da teknikoa. Hala deitu nahi badiogu, politikoa da.

Oinarri-oinarrian, ulertzera eman nahi dudana, ez da aplikazio hori beste modu batean eginda beraien erabiltzaileen pribatutasuna bermatuko duten edo ez, baizik eta, ez dugula aplikazio horren beharrik.

Ez ditzagun datu irekiak honekin nahastu...

@bertol @dabidnet
Agian zeinen inguruan eon gean jakitearen etengabeko nahian dago arazoa. Hoi egiteko, edonola, besteen datuak bildu behar dituzu; informazio nahia da arazoa nere ustez, nahiz ta moduek ere baduten zerikusia.

@PorrurenGrabatokia @bertol benetan joan behar ahal dut, noan lekutik noala, Covid-19az kutsatuta nagoela etengabe adierazten? Edonori? Baita nirekin interakzio bakarra egin behar ez duen horri ere? Hori dagoeneko asmatuta dago (1930eko hamarkadaren hasieran eta telefono mugikorren beharrik gabe).

@PorrurenGrabatokia @bertol hasieran esan dudana: arazoa ez da teknologikoa (teknologikoa ere bada), politikoa da.

Zuzenketa bat: ni identifikatzeko bi datu nahiko liratekeela esan dut, baina bi ez, bakarra nahikoa litzateke (telefono zenbakia edo GPS posizioa) 🤖

Ahal dudan eñean behintzat, ez dut "joko" isolatzaile honetan parte hartu nahi. Tranpa egiten digutelako berriz ere (arazoaren fokua gaixoarengan jartzen, ez benetako erantzuleengan). Joko zikin horretaz nazka eginda nago.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.