Tiny Tiny RSS Android aplikazioa lokalizatzen hasi naiz. Norbait animatzen bada, hauxe da proiektuaren helbidea weblate.tt-rss.org/projects/tt

@jon itzultzen lagundu nahi baduzu, weblate horretan erregistratu behar zara, profila bete, euskaran izena eman eta, orduan bai, itzultzen hasi 😜

Nik gaurkoz nahiko.

@dabidnet hori guztia egin dut baina ezin ditut itzulpenak gorde... ez dakit zergatik.

@jon aiba! Hori bai arraroa! Nik kudeatzailearekin egin dut berba hizkuntza sortzeko baimenak emateko, baina printzipioz itzultzeko ez da beste baimen berezirik behar 🧐

Proiektuan sartzen zarenean Translate botoia gaituta daukazu? Nora eramaten zaitu klik egitean?

@jon ados. Translation status taularen Translate botoian klik egin beharrean, Strings status taulan agertzen den Not translated strings aukeran klik egin eta printzipioz euskara arloa hutsik agertu beharko litzaizuke

@dabidnet ohartu naiz arazoaz: «insufficient permissions for saving translations» dioen mezu bat agertzen da sagua «Save» botoiaren gainean jartzean. Beraz, norbaitek baimen horiek eman behar dizkit nola edo hala.

@jon erakutsi didazun pantaila argazki horren itzulpena egiten saiatu zara, ezta? Esaldiak akzio bat badu markatu, desmarkatu, hautatu, idatzi, gorde, hasi... Aditza esaldiaren hasieran jarri errazago ikusteko ekintza bat dela. Aginte eran emateko. Hau da, kasu horretan:

Markatu artikuluak irakurritako gisa?

@librezale​n adostuta ditugun arau orokor hauek betetzen saiatu behar gara beti librezale.eus/wiki/Arau_orokor

(Ingelesezko zenbait esamolde euskaratzeko modua)

@dabidnet @librezale Eskerrk asko estekarengatik! Irakurrita nuen baina azkenaldian ez dut itzulpenean jardun, barkatu. Txarrena hasieran horrela nuela da. Dena den, ezin izan dut gorde 😂

@jon @librezale bai ikusi dut gorde gabe zegoela. 209ra salto egin beharrean, markatu bilatzen saiatu naiz eta aurkitu ezinik ibili naizenean! Ba animo, nik bihar jarraituko dut 🙂

@dabidnet @librezale ikasi dut lekzioa. Atzerrian nagoenetik zalantzati nago euskararekiko, ahazteko ikara edo. Horregatik agian (hiper)zuzenketa horiek, nahiz eta euskarak hitzen ordena zehatzik ez izan.

@dabidnet @jon @librezale
ez dut mundu hori ezgutzen, baina interesgarria iruditu zait. 🧐

@Zaru_ttikiya @jon @librezale listo, aplikazioaren %100 lokalizaten bukatu berri dut. Garatzailearekin hitz egin dut eta Google Play-ra bertsio berria igo du, eta F-Droid-ekoa automatikoki sortuko da gaur gauean (bihar arte itxarongo dut probatzeko).

Nolanahi ere, atariko bertsioa da, oraindik ere zenbait kate hobetu litezke (edo beste erabaki batzuk hartu) eta agian zerbait aldatu beharko dut/dugu.

Wikian ere sartu dut: librezale.eus/wiki/AndroidEusk

@Zaru_ttikiya @jon bada, uste dut oso pertsona egokia zarela eta aplikazio bat itzultzea, ematen duena baino askoz errazagoa da.

Kasu honetan, adibidez, nahikoa litzateke webgune batetan alta ematea, zure profila betetzea, itzulpenean parte hartu nahi duzula zehaztea eta itzultzen hastea (formulario batekin egiten da) 😎

Benetako interesa baldin balego, agian @librezale​n, Jitsi bidez, hitzaldi bat ematea proposatu genezake (ni baino gehiago dakien norbaitekin).

@dabidnet @jon @librezale
Ba ez dizut ezetzik esango. Orain ez, ezinezkoa zait, baina euskararen aldeko gure "militantzia" honetan laguntzeko modu interesgarria -eta beharrezkoa- iruditzen zait. Hala ere, noizbait hasten banaiz laguntza asko beharko dut, ni informatika kontuetan eta hizkuntza kontuetan, bietan, erabiltzaile arrunta besterik ez naiz eta. 😳

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.