Jarraitu

Covid-19-aren pandemiarekin nire inguruko askok polizia presentzia handiagoa eskatzen duten bitartean, Billy el niño-ren maisu izandako torturatzailearen bizitzaz irakurtzen egon naiz Almudena Grandes-en Episodios de un guerra interminable-ko hirugarren liburuan.

Eta ezinbestean elkartzen zaizkit zera biak buruan.

Zuok ondo ala errepresio eske?

@dabidnet Tonto eta inkonsziente asko mundu honetan. Atzo bertan paseoan ikusi nituen jende saldoak maskarilla behar zuen (ez zeraman ia inork), eta euren erruz, behar ez denean eramatera ere kondenatuko gaituzte. Eta, tamalez, arrazoia eman beharko diet. "Vivan las caenas" esaldia ezagutzen al duzu? EH Hegoaldean espainiar peto-petoak garela esan nahiko du horrek.

@jon @txikillana baina orduan zer, bizilagunek ez badute maskarilla jartzen polizia gehiago kontratatutako ditugu? Zigorra ez den beste biderik ez zaigu bururatzen?

Mucha policía poca diversión abesten zuten nire lagun hauek orain dela ez gehiegi (bueno, abestu edo 😂).

@dabidnet @jon Eta paradoxa etsigarri bat: denok erabiltzera derrigortuko gaituzte, baina ez ONDO erabiltzera. Alegia: jendeak aglomerazioetan maskarilla kirurgikoak, telazkoak, edo sudurra agerian ("arnasa hartzeko") erabiltzen jarraituko du, poliziak ezer esan barik.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.