Gaur gauza bitxia gertatu zait.

8-10 urteko mutiko batek galdetu dit zer ordu den. Euskaraz, perfekto. Erlojua erakutsi diot eta eskerrik asko erantzun dit. Aurrera jarraitu dut. Bere lagunak zer ordu den galdetu eta ez dakiela erantzun dio. Flipatu egin dut, ordua esan diet eta joan egin naiz.

Egun osoa daramat pentsatzen agian ez duela erlojua ikusi, baina ezinezkoa da. Oraintxe kendu dut eta erlojua irakurtzen ez zekiela ondorioztatu dut (orratzdun erlojua da eta ez dauka zenbakirik) 😳😵

Jarraitu

Zera pentsatzen nago, uste dut adin horrekin erlojua irakurtzen nekiela. Agian ez da erraza berarentzat erlojuak ez duelako zenbakirik, baina orduan, zergatik ez dit esan ez zekiela interpretatzen? Behin ezezagun bat kalean gelditzen duzula lotsaren muga gainditu duzu, ezta? 🤣

@dabidnet orratz erlojuena oso korapilatsua da, ohituta gaudenok uste baino askoz ere gehiago. Lehen Hezkuntzako irakasle gisa esperientzia gehiago dudanean jakingo dut ea zer espero daitekeen... Egunotan hori irakasten ibili naiz 9 urteko ikasle batzuei (errefortzua behar duten umeak) eta nahiko lan.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.