Jarraitu

@aldatsa @bertol PixelDroid-en itzulpenak gehitzeko aukera daukazue? Dozena erdi kate egin ditut eta bat-batean "This translation is currently locked for updates." mezua agertu zait.

:pixelfed: Agian itzulpenak eguneratzen egongo da eta bukatu arte itxaron behar dugu?

@dabidnet @aldatsa Ez dakit zertan ibiliko diren, baina niri ere azaltzen zait "This translation is currently locked for updates." mezua.

@dabidnet @aldatsa Badirudi jada ez dela mezua azaltzen eta posiblea dela itzulpenekin jarraitzea. 😉

@bertol @aldatsa primeran! Bihar goizean aprobetxatuko dut itzulpenarekin jarraitzeko!

@bertol @aldatsa upload hitzarekin zalantzak ditut eta zenbait iradokizun utzi ditut. Igo ala karga? Euskalterm-ek karga proposatzen du, baina nik behintzat beti esaten dut igo.

Erabakitzen dugunaren arabera errepaso orokor bat egin behar diogu 😜

@dabidnet @bertol Nire betiko zalantzetako bat da hori. Euskalterm-en load eta upload, biak, kargatu bezala datoz. Elhuyar load = kargatu, baina upload ez dator. Microsoft-en terminologian ere upload = kargatu, baina igo ere erabili izan da kasuren batean.
Nik hiztegiei jarraituz biak kargatu bezala itzuli izan ditut, baina load = kargatu eta upload = igo zentzuzkoa iruditzen zait. Librezaleko taldean galdetuko dugu? Ea kideek zer dioten.

@aldatsa @bertol bai, onena izango dela uste dut 🙂

Galdera pixka bat prestatu eta Matrix kanalera (eta Telegram taldera) bidali dut.

@dabidnet @aldatsa Mila esker!

Pausoz-pauso badirudi PixelDroid euskaratzea lortuko dugula.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.