@dabidnet ba bai, poliki poliki gauzak bere onera datoz. Lana dela eta "autista" moduan (ez da termino egokiena baina tira) egon naiz martxo hasieratik. Mundutik guztiz deskonektatua, egunean 14 ordu ordenagailuan baina lantegira konektatua, beste ezer egin gabe, jai egunak barne. Eta gezurra dirudi, baina orain pixka bat kosta egin zait egoera "normalera" itzultzea. Neke moduko bat sumatzen nuen, berriz nire gustuko gaiei heltzeko, baina esango nuke gainditu dudala 😂

Jarraitu

@Zaru_ttikiya ba @izaro​ri gauza bera esan dakioke: ez dezan pentsa hutsunerik utzi ez duenik.

Pozten naiz gauzak bere onera itzuliko badira, gutxika-gutxika bada ere.

Hilabete honetan Hezkuntzan ere Librezale topaketekin aritu naiz buru-belarri eta nik ere pilak jarri beharko ditut @elegose liburua bukatu (hobe esanda hasi) nahi badut.

Tira, ondo etorri berriz ere bioi!

@dabidnet @Zaru_ttikiya @elegose Ei, kaixo talde! Bai, egia esan nahiko utzita zaiutuztet elegosetarrak... Anjel Lertxundirena irakurri ostean, denbora gabe ibili naiz... eta (a)normalitate honetan ba zaintzak eskatzen duten denbora beste leku batzuetatik kendu behar...
Eskertzen da mezua Dabid :blobangel: ea erritmoa hartzeko gai naizen! Ondo ibili!
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.