Jarraitu

Etxean dugu Larrun 254 zenbakia: Autodefentsa digitala.

@larbelaitz​ekin batera, Interneten gure defendatzerakoan ditugun erronkak aztertuko ditugu. Ni oso gustura geratu nintzen, eta lagungarri izango zaizuelakoan nago, lehen hurbilketa egiteko besterik ez bada ere.

@dabidnet @larbelaitz uauuu!!!
Ea noiz iristen zaidan etxera! Irakurtzeko irrikitan!

Aupa @dabidnet eta @izaro, hemen duzue artikuluaren lotura: argia.eus/argia-astekaria/2696 Ea zer iruditzen zaizuen!

Eskerrik asko Dabid elkarrizketagatik eta egiten duzuen lanagatik! Segi fin-fin!

@larbelaitz @dabidnet Mila esker bioi!
Begirada bota diot eta itxura ona du, gainera gomendatutako aplikazioen zerrendak eta taula oso interesgarriak dira! Haietako asko ezagutzeak pozten nau! :ablobderpyhappy:
Hala ere paperean sakon eta lasai irakurtzeko itxarongo dut. Mila esker biei!
Ah, eta elegante txo, @dabidnet argazkian! ;)

@izaro @larbelaitz argazkia koadrilarekin komentatzen ibili nintzen atzo eta Marx-en itxura modernizatua daukadala esan zidaten (kabroiak) upload.wikimedia.org/wikipedia

Erronka: Asmatzeko gai ote zara Criptica-ko taulari (13. orrialdea) zer aldaketa egin diogun? 😜

@dabidnet @larbelaitz Ba bai, zure kuadrilakoek arrazoi dute, badaukazu halako #CyberMarx itxura bat!! :D
Erronka gogorra jarri didazu... ea denbora hartzen dudan... besarkada bat!
@larbelaitz @dabidnet
Niri asko gustatut zait! Agian pribatasunari buruz hausnarketa gehiegi egin ez duen batentzat terminologia eta kontzeptu batzuk ulertzeko zailtasunak egon daitezke (agian, ez dakit ziur, eh!) baina oso lan interesgarria egin duzuela uste dut.
Alternatibak erakutsiz, irakurketa onak gomendatuz... bejondeizuela!
@dabidnet @larbelaitz Zure erronkari erantzunez... izan daiteke #SMS-en kodea erabilgarri bezala jarri duzuela zuek, eta #Criptica-koek berriz "-" dutela bere taulan? :ablobeyes:
Bilaketa egin behar izan dut gero...

@izaro @larbelaitz gua gua gua guaaaaa 😜

Ez, ez zen hori, hori berdin mantenu da. Telegrameneko kodea erabilgarri zutabean egin dugu aldaketa, Criptica-k Bai jarri zuen eta guk Partzialki jarri dugu. Bezeroa librea da, baina zerbitzaria ez da librea (eta ez dut uste inoiz librea izango denik).

Nire iritziz, gaur egun ezin genezake esan Telegram software libreko proiektua denik.

@dabidnet @larbelaitz :ablobcry:
Hori taulan konparatzeagatik gertatzen zait... irakurri eta ikertu izan banu aterako nuke ziur! Hau da hau! #CiberMarx-en pribatasun joko bat prestatu beharko zenuke horrelako galderekin. Noizean behin bota, eta ea nork erantzun eta nolako eztabaidak sortzen diren ikusteko!
Eta Telegramena gainera zure ahotan askotan entzundakoa da!
Ostiral on!

@dabidnet @izaro @larbelaitz Tartean sartuko naiz aipatzeko Signal gomendatu beharrean, Matrix potrokoloak, kasu, erabiltzen dituzten aplikazioak gomendatzeko.

Signal zentralizatua da ta telefono zenbakia behar du. Matrixek ez ordea.

Baño noski, Signal hobe pribatutasun aldetik WA ta Telegram baño 😊

@PorrurenGrabatokia @izaro @larbelaitz arrazoia daukazu, nire zereginen zerrendan dago tailerra eguneratzea, ea tarte bat ateratzen dudan. Bizardun biejuno hauek 😜😜

Dena den, Riot ere aipatzen dugu azken taulan, ezta? Hor ere banatua dela eta fundazio batek kudeatzen duela azaltzen da.

@dabidnet @larbelaitz

Artikulua irakurri dut eta oso ona iruditu zait. Aipatzen diren liburuak irakurtzeko gogoa sartu zait gaiean sakontzeko. Zorionak!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.