Jarraitu

Oporretan nago!!! 🤸🤸🤸

Atsedenaldi honetan irakurriko ditudan liburuak erosi berri ditut, haurrek ikasturtea amaitzen dutenean bezala. Hona hemen idazle irabazleak:

Philip K. Dick eu.wikipedia.org/wiki/Philip_K
Ray Bradbury eu.wikipedia.org/wiki/Ray_Brad
Stephen King eu.wikipedia.org/wiki/Stephen_

(Eta Douglas Adamsen liburu ezagunenaren kopia bat, agian berriro irakurriko dudana eu.wikipedia.org/wiki/Douglas_).

Abuztuko @elegose liburua erosteke 🙂

@dabidnet jakin dezazun: Philip K. Dick-en ipuin sorta bat euskaratua dago meettok.com/eu/liburuak/ordain

Ideiarik ez besteei buruz: Bradburyren Fahrenheit 451, Martian Chronicles eta Adamsen The Hitchhiker's Guide to the Universe ingelesez irakurri nituen. King ez zait inoiz interesatu :-/

@jon bai irakurrita daukat itzulpen hori, Ordaina izena dauka, Iban Zalduaren (uste dut) hitzaurrea dauka eta Aritz Gorrotxategik itzuli zuen.

King-en inguruan: @txikillana jaunaren argudioari jarraiki, noizean behin hanburgesak jaten ditut (bukaera egokiak idazten ikasi ez duen idazle interesgarria da) 😜

@dabidnet @txikillana Ubik espainolez eta The Man in the High Castle ingelesez irakurri ostean Ordaina aurkitu nuen eta gustura irakurri.

Beldurrezko literaturak (King, Lovecraft...), egia esan, ez dit inoiz erakarri. Poe-ren ipuin bilduma bat irakurri nuen duela urte pare bat. Ondo, baina psikologiko/ezinegonerantz joten duelako.

@jon orain dela hiru urte inguru hasi nintzen King irakurtzen, ez nuke beldurrezko literaturan sartuko egia esan...

Baina egiten dakien hori, oso ondo egiten du. Adibidez, ikaragarri onak dira bere pertsonaiak. Azkenean, zure lagunak balira bezala ezagutzen dituzu; izan ere, bere pertsonaietako batzuk nire lagunak baino hobeto ezagutzen ditudala uste dut 🤣

@dabidnet @jon Bradburyren Fahrenheit 451 ere badago euskaraz (Txalapartak argitaratu zuen)

@dabidnet @jon Arraioa, hanburgesena aspaldi esandakoa da ba! Beti harritzen naiz norbaitek irakurri nauela aurkitzean. 😁

@dabidnet
Bradburyren hauek gustatu zitzaizkidan:

(1950) The Martian Chronicles

(1953) Fahrenheit 451

Zein da hartu duzuna?
@elegose

@mikelgs @elegose The Martian Chronicles aukeratu dut. Fahrenheit 451 aspaldi irakurri nuen, baina pendiente nituen kronikak 🙂

@dabidnet ez dogu liburu bardinagaitik burrukatuko, :elegose: tik hilabetero proposatzen diranakaitik baino!😉 Beste genero batzuetatik nabil.
Hori bai, oporrak disfrutatu!

@Izaskun ez dut zientzia fikzioa betidanik irakurri izan, orain dela bizpahiru urte hasi nintzen. Dena den aukeratu ditudanak gehiago lerratzen dira soziologiarekin eta historia alternatiboekin, zientzia fikzio gogorrarekin baino 😜

Asimov-en Fundación sagarekin, kapitalismoaren eboluzio historiko eta basatia aztertu nuelakoan (hori bai, espazioan) nago oraindik ere 🤣

Euskaraz ekoitzitako zientzia fikzioa behar dugu @elegose, biguna eta gogorra.

@Izaskun Douglas Adams-en The Hitchhiker's Guide to the Galaxy liburuaren hitzaurrea, lehen orrialdea bakarrik 😜

Maisulana da.

@dabidnet zelako deskribapena! Nahiko errealista! Ez neban ezagutzen eta kuxkuxeatzen ibili naz!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.