Jarraitu

Espainiako Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak Radar Covid aplikazioa software libre gisa askatzea erabaki du (Mozilla Public License 2.0). Irailaren 9an egitea aurreikusten du nitter.net/SEDIAgob/status/130

Aplikazioan gutxienezko konfiantza izateko, eta gardentasun minimoa bermatzeko ezinbesteko urratsa da. Ez dut uste Idazkaritzak software librearen balio politikoa DNAn integratu duenik (hala balitz hasieratik egingo zukeen), baina zentzuzko urratsa dirudi momentu honetan.

@PorrurenGrabatokia edonola ere ez dezagun geure burua engainatu. Ez dira tontoak eta badakite zurrumurru handia dagoela sarean eta kalean Radar Covid horren inguruan.

Esango nuke erabakiak gehiago erantzuten diola zurrumurruak isilarazteko saiakera bati (horregatik iruditzen zait zentzuzko aukera momentu honetan), hausnarketa politiko bati baino.

(Baina onartzen dut EFF, eFSF... bezalako taldeen lanak ere izango zuela eragina bide horretan bultzarazteko).

@dabidnet noski noski, instituzioak eztute ezer polita ingo, dena engainu hutsa

@PorrurenGrabatokia @dabidnet Ba hori ez nuen espero eta sinestezina iruditzen zait. Hala ere, Google Playen eskainiko dute aplikazio bat izango da seguruenik eta garatzaileak berak eta google play ez dira oso fidagarriak. Zenbait Linux distribuziotan egia da kodea fidagarria den jakiteko egiaztapenak egiten dituztela, baina kasu honetan google playen jartzen den bertsioa ez du zertan askea den kodea izan. Askea den kodean aldaketak egin ditzakete google playra igo baino lehen.

@PorrurenGrabatokia @dabidnet Nik ez dakit nola funtizonatzen duen aplikazioen igoera google playra, baina apk bat edo bidaliko dela pentsatzen dut

@inigoortega @dabidnet zuk uste kodea irekita bada gero aldaketak ingo dituztela? Hau da, kodea ez dala benetazkoa?
Benetako galdera da ee (ni ezta enaiz fiatzen, lasai)

@PorrurenGrabatokia @inigoortega luzapenari dagokionez, apk bat, deb edo rpm fitxategi bat bezalakoa da. Pakete konprimitu moduko bat, paketea exekutatzeko behar dena dakarrena. Ez dira fitxategi exekutagarria den exe bat, adibidez.

Planteatzen duzunak zentzua izango luke zure sistematik kanpoko zerbait erabiltzean (adibidez, hodeian). Boto elektronikoaren arazoetako bat da.

Baina Android-en, ulertzen dudanez, ez litzateke hala izango (ez naiz aditua ezta aritua).

@PorrurenGrabatokia @inigoortega @dabidnet Kodea irekitzen dutenean, auditatu eta aztertu ondoren F-Droid bezalako denda batetara igotzea egongo litzateke, "bertsio fidagarri" moduan. Beraiek Google Play-ra igoko dutena zein izango den? auskalo!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.