Jarraitu

Aste batzuk daramatzat mahaigain ingurunean eta oso gustura! Azkarra, atsegina, konfiguratzeko erraza... ezin zaio askoz gehiago eskatu ez baitut gauza nabarmenik faltan bota xfce.org/

@dabidnet Uf, nei XFCE bate etzait gustatzen. Laster-tekla tipiko asko konfiguratu gabe, terminal deserosoa ta mahaigain-barran bakarrik eskuineko klikak balio du

@dabidnet @PorrurenGrabatokia ah ba nik orain dela gutxi jarri dut berriz. Eta oso arina da, nire ordenagailua zaharruno dagoenez asko eskertzen du sagutxoaren mahaigaina, arina delako. Ez da , but I like it. Eta sagutxo logoa,<3

@dabidnet aiba, enekin hain berria zanik, 2011koa! GNOME ta XFCE 97 ta 96koak dia

@PorrurenGrabatokia MATE GNOME 2 galtzearen emaitza da. Linuxero askorentzat, ni barne, GNOME 2 izan zen mahaigaineko gure sistema "lehenetsia", eta 3. bertsioa atera zenean (eta ondoren GNOME Shell), batzuk Xfce edo MATE-ra pasatu ziren/ginen.

GNOME Shell nire gustukoa da (ohitzeko esfortzua egin behar izan nuen hasieran), baina urte asko pasatu dira orduz geroztik eta Xfce nola zihoan probatu nahi nuen. Ingurune erosoa da niretzat.

@dabidnet @PorrurenGrabatokia lagunok, ba zuei entzun ondoren MATE probatzen ari naiz eta oso ondo dabilela esango nuke. Egia esan ez dut ohitura handirik egiten mahaigainekin, hain kuriosoa naiz beti nabil batzuk eta besteak probatzen... :-)

@okerreko @dabidnet Ze poza! Nei MATE bene-benetan salbazioa iruitu zaitela, guztiz atsegiña.

Portzierto, laixter euskeratzeko taldetxo bat sortuko deu... animatuko? 😜

@PorrurenGrabatokia @dabidnet sortzen baduzue abisatu eta ahal badut lagunduko dut, noski. Ikasturte hasiera gogorra izaten ari da lanean eta ea burua altxatzea lortzen dudan...

@okerreko, ondo iruitzen Telegrameko talde bat koordinaziorako? O nahiagozu epostaz?

@PorrurenGrabatokia Nahi duzuen moduan ondo irudituko zait. Azkenaldian pentsatzen dut foroak gutxi erabiltzen ditugula, oso erabilgarriak dira gauza horiek antolatzeko (hariak egin ahal dira, azpi-eztabaidak...)

@okerreko Ideia ona! Ezagutze forun bat? Oaingoz Transifexeko mezularitza sistemakin hasiko gea komunikatzen

@PorrurenGrabatokia Ba egia esan azkenaldian erabili ditudan foro denak Moodle barruan erabili ditut... Ez dakit zein izan daitekeen aukera ona bestela...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.