Nola kudeatzen dituzue hizkuntzak mastodon.eus-en zaudetenok?

Oso noizean behin gaztelaniaz edo ingelesez idatzi nahi izaten dut, baina instantziako denbora-lerro lokala ez zikintzeko euskaraz idazten bukatzen dut. Ez legoke arazorik noizean behin hemen erdaraz aritzeagatik, baina gehiago da neure buruari jartzen diodan muga. Komunitatearekiko eta neure buruarekiko errespetuz.

Norbait erantzun behar badut, lasaitasun osoz egiten dut besteak erabili duen hizkuntzan, euskaraz ez badaki.

@dabidnet nik neuk gudoten hizkuntzie erabiltzen dot, baie normalien euskeraz ezaten dalez...

@zital @dabidnet nik euskaraz nahi dot idatzi eta beraz ez daukot arazorik. Erantzuteko, bultzatzeko eta abar, bihar danian beste hizkuntzak erabiltzen doraz, baina zeuk esan dozun moduan hori ez da agertzen denbora-lerro lokalian, beraz neutzako ferpekto.

Beste hizkuntzaren baten idatzi nahiko baneuko, hizkuntza bakoitzeko kontu desberdin bat erabiliko nebala uste dot (beste instantzi batzutan), eta euskarazko kontu nagusitik zabaltzen lagundu (hasikeran), ezagutzen naben jentiak ezagutzeko.

@txopi @zital horixe pentsatzen egon nintzen momenturen baten, baina ez nion zentzua ikusi urtean lau mezu idazteko kontu bat sortzeari 😂

Oso lantzean behin bururatzen zaidan zerbait da, edo titular bat gaztelaniaz jaso eta horrela bota nahi dudalako (normalean itzuli egiten ditut nire iritzia gehitu nahi ez badiot)...

@dabidnet @txopi @zital ba nik ere egin buen hausnarketa mastodon.eus-en gabe ere... Kar, kar! Ondo deritzot euskarazkoa den instantzia egotea, eta noski bertan euskaraz egitea! Nik aldiz banituen #fedibertso-ko hainbat lagun beste hizkuntatan ezagututakoak eta ez nuen haiekin erlazioa galdu nahi. Hau esanda, oso gustoko dut nik jarraitzen ditudan pertsonen tootak hainbat hizkuntzatan eta hainbat herrialde desberdinetakoak direla ikustea! :ablobcheer:

@izaro @txopi @zital Fedibertsoaren onurak ezta? Dibertsoa dela. Txantxa txar bat 😅

Nik ere baditut lagunak hemendik euskaraz ez dakitenak eta horrela eta guztiz ere, elkar jarraitzen dugu eta berba egin behar dugunean lasai asko erantzuten diet dagokion hizkuntzan. Hori horrela izan behar du beti (.eus-en egon eta beste edonon egonda ere).

Baina noizean behin (oso oso oso noizean behin) erdaraz egin nahi dut eta momentu horietan zer egiten duzuen jakin nahi nuen.

@dabidnet @izaro @txopi @zital Nik neuk, gehixena euskeraz idazten badot, horren gogua izaten dotelako da. Baiña iñoiz espainolez idazteko gogua badakat (berez, nere ama hizkuntza) ba egitten dot, eta kito. Remordimiento barik. 😀 Hori onartzen ez destan instantzia baten ez nintzake egongo.

@txikillana @izaro @txopi @zital nik be euskaraz egiten badut gogoak hala eskatuta da. Gurean onartzen dugu erdara (neurrian), ni naiz neure buruari onartzen ez diona 🤣

Agian remordimiento barik egin beharko nuke nik ere.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.