@dabidnet lehen aldiz institutuan irakurri nuela uste dut. Geroztik, duela urte dexente, langabezian nengoela, Traperos de Emausen aurkitu nuen argazkiko edizio zahar hau (3.a) euro batean eta erosi egin nuen, nola ez 🤓

@aldatsa nik irakurri gabe neukan eta oraintxe bukatu berri dut. Frenetikoa iruditu zait, bizi-bizia, bizi egiten duzun eta irakurketa lagatzen uzten ez dizun horietakoa... Laburra izatea ere primeran datorkio.

Hizkuntza erregistroen kontuak ikaragarri laguntzen du nor/noiz ez galtzen. Hizkuntzen erabilerak garai (ez horren urruna) irudikatzen laguntzen du...

Primerakoa: 10/10.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.