Zein bero dagoen Covid-19-aren afera guzti hau.

Dirudienez ezinezkoa da Eusko Jaurlaritzak jarritako azken neurrien kontrako iritzia ematea "nirekin edo nire kontra", "zer bestela", "ba oraindik konfinamendua heldu behar da", "ba gainera ez da nahikoa" edo "negazionista" terminoetan erori gabe...

Iritzi hutsak beste guztia ezeztatuko balu moduan edo.

Garai txarrak poesiarentzat.

Pena bat.

@dabidnet eztabaida ez doa inora bederatzi hilabeteren ondoren destruktiboa izaten jarraitzen duelako.

@jon ikusten? Nirekin ala nire kontra, eta zer esango nukeen entzun gabe. Hurrun goaz, bai...

@dabidnet ??? Zure argudioa gogortzen ari nintzen... hasieratik dilema faltsu batean oinarritzen den eztabaida da, horren ondorio guztiekin: ez dago ñabardurarako tarterik.

@jon joder, ba guztiz kontrakoa ulertu dizut txo! Testuak testuingurua kentzen digu agian (harrigarriki). Agian defentsiboegi jarraitzen dut, eztabaida ederra bukatu berri dut eta...

@dabidnet garai txarrak pentsamenduantzat, ederrak obedientziantzat

@PorrurenGrabatokia ez dakit obedientzia deituko niokeen, ez dut uste otzan gaudenik, gainezka egin digula uste dut. Nork bere posizioa hartu du eta ez gaude prest hortik zentimetro bat bera ere mugitzeko. Gerran bezala. Ez gara hurrun helduko.

@dabidnet @PorrurenGrabatokia @jon Nik argi ikusten dudan bakarra da testuinguru glokalak eztanda sozialerako osagai guztiak hartu dituela. Ez iraultzarako. Uholde sistemiko bat etortzen ari zaigu gainera, erroko erantzunak eskatzen ditu, eta esango nuke 'ezkerrak' lozorroan edo ahaide-gudetan lotua jarraitzen duela.

Historiako gainerako astinaldiekiko alde erraldoia sortzen duen zerbait dago, baina: massmedia. Iritzi-droneak.

Gatozen auzunera, ez dago besterik...

@dabidnet @PorrurenGrabatokia @jon Eta eztabaida birusari buruzkoa denean, nik hiru erpin ikusten ditut: ofiziala, egoera pentsamendu kritikoz asimilatzen saiatzen garenona, eta 'masarena'.

Lehen aldiz sentitu berri dut bertatik bertara 'masa'... Eta honek bai, apur bat izutu nau... Informazio ofiziala geroz eta sakonago sartzen ari da masan. Eta esango nuke horrek polarizatzen duela eztabaida, 'ezkerraren' taktika-faltaz gain...

@dabidnet @PorrurenGrabatokia @jon Azkena: nahiko nuke sinetsi astinaldi glokal honek dena behetik gora birpentsatzeko arrakala sortuko duela, uste dut arrakala gotortzen aritu beharko ginatekeela, baina ez diot nik itxura onik ikusten uholdearen inertziari...

@bixardune @dabidnet @jon Nik ikustetena da beldurra jende askon buru ta gorputzetan sartu dala, dutela, ta horrek polarizazio haundia ekarri du, bitarra, "zuek ta gu", "arduratsuak ta arduragabeak"

Ta hoixe da dena, beldurran aurrean diskurtso bakar bat sinistu egi absolututzat. Horren aurrian gutxi in daiteke.

Hitzaldi hau ikustea gomendatzeizuet (gazteleraz):

yewtu.be/LpWRpeUc8Ys

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.